Proletarioen Sorrera eta Langile Klasearen Bilakaera Historikoa

Clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,37 KB

Proletarioen Sorrera

Langileriaren hiru alderdiak

Langile klasea hiru kategoria nagusitan banatzen zen:

  • Artisauak: Hirietako artisau-lanetan ziharduten, korporazioari eta tradizioei hertsiki lotuta.
  • Etxeko langileak: Fabrikatzaile handiek lehengaia eskuratu eta, landu ondoren, produktu bukatua jasotzen zieten, hutsaren hurrengoa ordainduta.
  • Fabriketako langileak: Beren lan indarra besterik ez zuten eta enpresa-arautegi zorrotzak bete behar zituzten.

Bizi-baldintza eskasak

Patroiak ahalik eta soldata murritzenak ordaintzen saiatzen ziren. Gasezko argiztapenari esker, lanaldia luzatu egin zen. Bizitokiak meategi eta fabriketatik gertu zeuden.

Langileek gaixotasunari, istripuei eta delinkuentziari aurre egin behar zieten. Ordena publikoa haustearen susmagarri zirenez, poliziaren kontrol hertsipean geratu ziren.

Emakumearen eginkizun berria

Sarritan familia osoa aritzen zen lantoki berean. Fabrikan lanean aritzeak zama berriak ekarri zizkien emakumearen ardurei XIX. mendearen amaierarako.

Hala ere, beste familia mota bat ere sortu zen: senarra etxetik kanpo lan egiten zuena eta emaztea etxean geratzen zena.

Baserri-munduaren bilakaera luzea

Nekazari gutxik ireki zizkioten ateak ekonomia berriari. Autonomia bermatzen zion laborantza aniztunari esker zirauen bizirik baserri-munduak, baina asko miseria baten truke ari ziren lanean.

  • Errusian, morrontza 1861 arte egon zen indarrean.
  • Europako ipar-mendebaldean, egoera bestelakoa zen: metodo berriak hasi ziren, eta lur-sailak itxituraz mugatzeak txandakatze-garapena ahalbidetu zuen.

Nekazaritza industrialerako urratsa

1830etik aurrera, makina berriak asmatu ziren Estatu Batuetan: segamakina edo gari-jotzailea. Hala ere, 1892 arte animalia izan zen indar-baliabiderik erabiliena.

Nekazaritza gero eta gehiago baliatzen zen ongarriz, eta izurrite eta gaitzen kontrako tratamenduak asmatu zituzten. Trenbideak produkzioa urruti saltzea ahalbidetu zuen. Nekazaritza, hortaz, merkataritzarako bihurtu zen.

Laborari xume gehienak kanpo geratu ziren. 1850etik aurrera, baserri-munduko exodoa areagotu eta Europako eskualde guztietara hedatu zen, baita hirietara ere, bertako fabriketan lan egiteko.

Entradas relacionadas: