Proposamena: [X Zerbitzuko] aldaketak eta herritarren parte-hartzea

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,22 KB

Durangon, 2025eko maiatzaren 9an.

Alkate/Zuzendari jauna/andrea agurgarria:

[X Zerbitzuko] Aldaketen inguruko kezka eta proposamena

David Edroso dut izena, eta herritarren ordezkari gisa idazten dizut, [X zerbitzuan] egingo diren aldaketekin batere ados ez gaudelako. Dirudienez, aldaketa hauek [x informazio iturria] bidez izan ditugu. Horrek, noski, hainbat herritarren artean kezka sortu du. Horregatik, idazki hau bidaltzen dizut gure kezka helarazteko, uste baitugu neurri edo erabaki horiek ondorio negatiboak ekar ditzaketela herritarrentzat.

Aurrekariak eta egungo egoera

Antzeko egoeretan, arazoak egon dira jada. Hori ikusita, ezin gara isilik geratu. Nik neuk, azken aldian, [x ekintza] nahi izan dudanean, arazo nabarmenak izan ditut. Are gehiago, nire inguruko pertsona askok kexa bera agertu dute: [X zerbitzuaren] kalitatea okertu da.

Abantailak eta arriskuak

Hala ere, baliteke egoera honek zenbait abantaila izatea, behar bezala kudeatuz gero. Aipatutako neurriak behar bezala ezarriko balira, eraginkortasuna hobetu eta baliabideak modu egokiagoan kudeatu ahal izango lirateke.

Baina, aldi berean, arrisku batzuk ere badaude. Gaizki planifikatuta, zenbait arazo sor daitezke:

  • Kostu ekonomikoak edo osasunarekin lotutakoak arazo handiak eragin ditzakete.
  • Konplexutasunak prozedurak luzeago bihurtu eta atzerapenak sor ditzakete.

Gure proposamena

Gerta daitekeen guztia kontuan hartuta, hobe genuke aurrez neurriak hartzea. Horren aurrean, gure proposamena hau da: bilera bat egitea, bertan informazio gehiago partekatu eta alternatibak elkarrekin aztertzeko. Uste dugu elkarlanean irtenbide egokiak aurki ditzakegula gure komunitatearen onurarako.

Amaiera

Amaitzeko, eskerrik asko zure arretagatik eta prestutasunagatik.

Zure erantzunaren zain geratzen naiz. Espero dut gure iritzia kontuan hartuko duzula eta egoerari irtenbide egokia emango zaiola. Edonola ere, eskatutakoa posible ez balitz, ezezkoaren zergatia jasotzea eskertuko nuke. Informazio gehiagorik behar izanez gero, galdetu mesedez.

Adeitasunez,

David Edroso

Entradas relacionadas: