Prozesu Genetiko Nagusiak: Erreplikazioa eta Transkripzioa

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,55 KB

DNA Erreplikazioa

Haste-fasea

  • Lehenengo abiapuntu deritzon nukleotido-sekuentzia batek haste-seinale gisa jokatzen du.
  • Helikasak (entzima) DNAren bi harizpien arteko hidrogeno zubiak apurtzen ditu, harizpiak bananduz.
  • Topoisomerasak (entzima) tentsioak konpontzen dituzte, harizpiak ebakiz eta elkartuz.
  • Proteina egonkortzaileek bi harizpiak bananduta mantentzen dituzte.
  • Harizpiek erreplikazioko urkila eratzen dute, eta erreplikazioko burbuila sortzen da.

Luzatze-fasea

Harizpi gidaria (Jarraitua)

  • Primasak (entzima) 10 nukleotidoko RNA zati txikiak (hasleak) jartzen ditu DNA harizpian.
  • DNA Polimerasa III-k (entzima) hasle horietatik abiatuta DNA harizpi berria sortzen du (5’→3’ noranzkoan).
  • Harizpi hau jarraitua denez, harizpi gidaria deritzo.

Harizpi jarraitzailea (Etenkakoa)

  • RNA Polimerasak beste DNA-harizpian (antiparaleloa) 40 nukleotido sintetizatzen ditu, haste-seinaletik 1.000 nukleotidotara.
  • DNA Polimerasa III-k 1.000 DNA-nukleotido sintetizatzen ditu, Okazaki zatiak sortuz.
  • DNA Polimerasa I-ek RNA zatiak kendu eta DNA zatiez ordezkatzen ditu.
  • DNA Ligasek sintetizatutako DNA zatiak elkartzen ditu, harizpi jarraitzailea sortuz (ez da jarraitua).

Transkripzioa Eukariotoetan

Hastea

  • RNA Polimerasa II promotorean finkatzen da.
  • Sekuentzia garrantzitsuak: CAAT eta TATA.
  • Aurretik transkripzio-faktore orokorrak finkatu behar dira.

Luzatzea

  • Sintesia 5’→3’ noranzkoan gertatzen da.
  • 30 nukleotido transkribatu ondoren, 5’ muturrean txano bat (7-metil GTP) eransten da.
  • Txanoari esker, exonukleasa entzimek ez dute pre-mRNA suntsitzen.

Amaitzea

  • DNA-ko TTATTT sekuentziara heltzean amaitzen da.
  • Horrek pre-mRNAn AAUAAA sekuentzia eratzea eragiten du (poliadenilazio-seinalearen sekuentzia).
  • 10-35 nukleotido geroago, entzima batzuek pre-mRNA eta RNA Polimerasa banantzen dituzte.
  • Poli-A Polimerasa entzimak 3’ muturrari poli-A isatsa eransten dio, exonukleasen aurrean babesteko.

Heltzea (Splicing)

  • Prozesua nukleoan gertatzen da.
  • Erribonukleoproteina nuklear txikiek (snRNP) parte hartzen dute.
  • Proteinekin elkartzean esplizeosomak eratzen dira.
  • Esplizeosomak intronak banantzen ditu.
  • RNA Ligasek exonak itsasten dituzte.
  • tRNAk eta rRNAk ere heltzeko prozesua egin behar izaten dute.

Entradas relacionadas: