Prozesu Geologiko Exogenoak: Meteorizazioa eta Sedimentazioa
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB
Meteorizazio Kimikoa
Harria disgregatzea da, mineralen alterazioen ondorioz.
Oxidazioa
Mineralak oxigenoarekin erreakzionatzen dute, oxidoa eta hidroxidoa sortuz.
Disoluzioa
Mineral disolbagarrietan ura eta gatzak disoziatzen dira, ioietan banatuz. Horrela, kristal-egitura hautsi eta minerala likidoan disolbatzen da.
Karbonatazioa
Mineral bati karbonatoa gehitzean, mineralen propietateak aldatzen dira.
Hidrolisia
Kristal-egitura hautsi egiten da, uraren H+ eta OH- ioien erreakzioaren ondorioz.
Klastoen Higidura eta Sedimentazioa
Meteorizazioaren ondorioz sortutako klastoak dauden lekuan pilatu daitezke, edo garraiatu eta beste leku batzuetan pilatu.
Grabitazio-prozesua
Higiduraren ondoren, klastoak maldan behera doaz grabitatearen eraginez.
Maldaren inklinazioa
Malda handia bada, klastoak lekuz aldatzen dira.
Substratu geologikoaren ur-kantitatea
Buztina bustitzean, plastikotasuna handitzen da eta higidura errazago gertatzen da (adibidez, luizia).
Higadura
Materialen arraskatzea edo urratzea.
Garraioa
Materialen lekualdatzea.
Sedimentuen Heldutasuna
Garraioan zehar sedimentuak osatzen dituzten klastoen heltze-prozesua.
Heltze testurala
Garraioa handiagoa bada (kolpe gehiago), klastoa txikiagoa eta borobilagoa izango da, eta horrek heltze testural handia adierazten du.
Heltze mineralogikoa
Kuartzo asko badago, mineralogikoki heldutasun handia du.
Sedimentazioa
Agente geologikoek garraiatzeko indarra galtzen dutenean, materialak ingurune sedimentario batean pilatzen dira, adibidez, ibai-ertzetan.
Sedimentuak berriro higatzen badira, lekuz aldatzen dira, arro sedimentarioetaraino.
Sedimentuen Metatze Mekanismoak
Metatze grabitazionala
Higitzen den elementuak bat-batean energia galtzen duenean, eramaten zituen klastoak hondora erortzen dira.
Akrezio zinetikoa
Higitzen diren klastoak oztopo batekin topo egiten dutenean.
Kanpoko Agente Geologikoak
Ibaiak
Ur-laster iraunkorrak. Garraiatzeko gaitasuna emariarekin (ur-kantitatea) eta maldarekin zerikusia dute.
Lurpeko Urak
Lurzoruan sartzen diren urak zenbait mineral disolbatzen dituzte.
Modelaketa Karstikoa
Harrien disoluzioak sortzen duen modelaketa (gainazaleko dolinak eta lurpeko leizeak).
Olatuak
Itsas higadura motak:
Labarreko oinarriaren gainindusketa
Harrien amiltzea (erortzea)
Labarraren atzerakada eta itsaslabar eta abrasio-plataforma