Prozesu judizial zibila: eskumenak, frogak eta amaiera
Clasificado en Derecho
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,24 KB
Eskumen judizialak: motak eta ezaugarriak
Epaitegiek eskumen hirukoitza dute:
Eskumen objektiboa
Orokorrean, lehen instantzian jarduten da, baina aztergaiaren edo muntaren arabera salbuespenak daude:
- Munta: 90€ baino gutxiagoko auzietan, Bake Epaitegia da eskudun.
- Gaia: Aztergaia kontuan hartuta, kasu oso berezi batzuetan jurisdikzio zibilak erreserba du.
Eskumen funtzionala
Epaile bakarrak jarduten duenez, jakin beharko dugu prozesuak lehen instantzian, bigarren instantzian edo kasazio errekurtsoan jarraitzen duen. Ez dago beste bereizketarik.
Jurisdikzio-mailen hierarkia:
- Bake Epaitegia
- Lehen Instantziako Epaitegia
- Probintzia Entzutegiak
- Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia
- Auzitegi Gorenaren Lehenengo Sala (Sala Zibila)
Eskumen lurraldetarra
Forua kontuan hartu behar dugu. Forua demanda bat aurkezteko edo auzi bat ebazteko leku egokia da. Legeak foru mota ezberdinak bereizten ditu:
- Legezko foruak:
- Foru bereziak: Derrigorrezkoak eta hautazkoak.
- Foru orokorra.
- Hitzarmenezko foruak:
- Esanbidezkoa.
- Isilbidezkoa.
- Legezko foruak:
Frogabide motak
Prozesu judizialetan erabili ohi diren frogabide nagusiak hauek dira:
- Agiri bidezko froga: Esaterako, agiri bidez frogatu dezakegu idatzizko kontratua dugula. Agiriak publikoak edo pribatuak izan daitezke.
- Alderdien galdeketa: Alderdi batek beste alderdiaren galdeketa proposatzen du.
- Lekukoen galdeketa (proba testifikala).
- Perituaren txostena (peritu-txostena).
- Epailearen ikuskapena (ikuskapen judiziala).
- Presuntzioak.
Prozesua amaitzeko bideak
Prozesu judizial bati amaiera emateko bi bide nagusi daude:
Bide formalak
Forma baino ez da kontuan hartzen prozesuari amaiera emateko. Horrelakoetan, epaileak ez du funtsezko erabakirik hartzen.
- Atzera egitea (desistimendua): Demandatzaileak prozesuan aurrera ez egitea erabakitzen du.
- Artxibatzea (sobreseimendua): Bi kasu nagusi daude:
- Demandatzaileari akatsa zuzentzeko aukera ematen zaio, baina ez du zuzentzen. Horrelakoetan, prozesua zuzenean artxibatzen da.
- Aurretiazko entzunaldira bi alderdietako bat ez denean joaten. Demandatzailea ez bada joaten eta demandatuak prozesua artxibatzea eskatzen badu. Ez da gauza epaitua sortzen.
- Iraungitzea (kaduzitatea): Epe prozesalak gainditzeagatik gertatzen da. Lehen instantzian prozesuak bi urtean zehar inongo mugimendurik gabe jarraitzen badu, zuzenean artxibatuko da.
Fondoari buruzko bideak
Auziaren funtsarekin zerikusia dute, eta liskarraren oinarria ebazten dute.
- Uko egitea (errenuntzia): Demandatzaileak bere eskubideari uko egiten dio.
- Amore ematea (allanamendua): Demandatuak demandatzaileak arrazoia duela adierazten du.
- Transakzioa: Demandatzaileak eta demandatuak prozesuari amaiera emateko egiten duten kontratua edo akordioa.
- Objektua gertatze bidez desagertzea: Auzia dago, baina prozesuan zehar objektu hori desagertzen da, dena delako arrazoiagatik.
Alderdien galdeketa
Prozesu judizialetan alderdien galdeketa nola egiten den:
- Nork eska dezake? Alderdi batek beste alderdiaren galdeketa eskatu dezake. Inoiz ezin du alderdi batek bere buruaren galdeketa eskatu.
- Subjektu anitzak: Alderdi batean subjektu bat baino gehiago badaude, galdeketa bat baino gehiago egin ahal izango da, baldin eta euren arteko interesak desberdinak badira. Beraz, solidaritatea badago, ez dira galdeketa gehiago egingo.
- Noiz egiten da? Galdeketa bistaldian edo aurretiazko entzunaldian egiten da.
- Nola egiten da? Ahoz egiten da. Galderak baiezko moduan egiten dira.