Psikologia Antzinatean eta Erdi Aroan

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,11 KB

PSIKOLOGIA ANTZINATEAN ETA ERDI AROAN:

Greziarrek psyché hitzaz izendatzen zuten arima. Honek eragina zeukan bizi eta ezagutza jardueretan. Psikologia hau ez zen esperimentala, espekulatiboa baizik. Hipotesiak, arrazoia eta logikan konsistitzen zuen, eta errealitatearen azalpen arrazionala zen. Orduan, Psikologia arrazionala zabaldu zuten, erdi arora arte iraun zuena. Periklesen garaiko Atenasen psikologiaren lehen arazoak agertu ziren filosofia klasikoaren gorakada zela eta.

Sofistek antropologiako gaietan interesatzean sortu zen ikuspegian arimak kontrolatzen zituen ezagutza eta bizi jarduerak.

PLATON-ek hiru motatako arima edo arimaren barruan hiru zati desberdindu zituen :

  • Arima arrazionala ezagutza arrazionalaren printzipioa zen, munduaren ezagutza erreala. Bere bertutea zuhurtasuna da, eta buruan kokatzen da. Filosofoak osatzen zuten arima arrazionala.

  • Arima sutsua pasio nobleen iturria zen, goi-mailakoena. Haren bertutea ausardia zen eta kokapenaren kasuan, bularrean zegoen. Hiria zaintzen dutenek osatuko dute arima sutsua, hau da, militarrak.

  • Sentipenezko arima behe mailako pasioen iturria zen, sentsibilitateari eta instintuei lotuta zegoen. Bere bertutea neurtasuna zen eta sabelean kokatzen da. Produktoreak osatzen dute arima mota hau

  • Arima hiru hauek batera eta haien bertuteen armoniak justizia sortzen dute gizakian. Gainera, hau lortzeko bakoitzak bere funtzioa betetzea eta erlazioak ezartzea garrantzitsua da.

ARISTOTELES-ek lehenengo elementuari lehentasuna ematen dio, arima bizi- printzipioa dela ustez. Hala ere, 3 motatako arimak desberditzen ditu :begetatiboa sentimenezkoa eta arrazionala.

Ikuspegi biologikoa du, izan ere, landareei arima begetatiboa dagokie, animaliei begetatiboa eta gizakiari 3rak.

Erdi Aroan arima gorputza hil eta gero bizirik iraungo duen izpiritu bat bezala ulertua izango da .Arima eta gorputzaren arteko erlazioari kutsu erlijiosoa gaineratuko zaio.

Entradas relacionadas: