Psikologia Humanista: Oinarriak, Kritikak eta Ordezkariak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,45 KB

Psikologia Humanista: Eskola eta Oinarriak

Psikologia eskola hau XX. mendeko berrogeita hamarreko hamarkadan sortu zen, psikoanalisiaren eta behaviorismoaren aurka agertuz.

  • Autore ezagunenak Abraham Maslow (1908-1970) eta Carl Rogers (1902-1987) dira.
  • Eskola honen printzipioak ez dira kasu klinikoetan oinarritzen, pertsona osasuntsuen ezaugarrien aztertzean baizik.

Psikologia Humanistaren Kritikak

Behaviorismoari egindako kritikak

  • Behaviorismoa kritikatzen dute, giza psikologiatik urruntzen delako.

Psikoanalisiari egindako kritikak

  • Psikoanalisia ere ez dute gogoko, jokabide patologikoak bakarrik aztertzen dituelako.

Jasotako kritikak

Psikologia humanistak kritika ugari jaso zituen bere garaian, batez ere, zientifikotasun faltagatik. Hala ere, ukaezina da humanistek arrakasta ugari lortu dituztela, gehienbat, talde-dinamikak erabiliz.

Abraham Maslow (1908-1970)

Abraham Maslow psikologia humanistaren ordezkari garrantzitsuena da. Maslowren piramidea deritzona osatu zuen.

Haren ustez, motibazioa integratua eta hierarkikoa da. Behar batzuk goi-mailakoak dira eta ezin dira ase azpiko beharrak asetzen ez diren bitartean. Adibidez, segurtasun beharra asez gero, kidetasun eta afektu beharrari erreparatu behar diogu, baina ezin da hau izan bestearen aurretik. Gorengo beharra gizakiari asetasun edo osotasun sentimendua ematen dion autoerrealizazioa da.

Hala ere, askotan, gure benetako beharrak baztertu egiten ditugu besteenak kontuan hartuta (familia, eskola, gizartea) eta ezin dugu zoriontsu izan. Esan bezala, pertsonaren helburua autoerrealizazioa da eta, horretarako, bakoitzak bere burua onartu behar du.

Carl Rogers (1902-1987)

Bere teoriaren oinarria Gaurkotzeko Joera da: gizakiak gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko motibazio innatoa du. Ez da biziraupen soila, gauzak hobeto egiteko gogoa baizik. Gizakiak garatu egin nahi du eta errealizazioa lortzen saiatu.

Pertsonaren harremanak aztertzen ditu: intrapertsonalak (norberak bere buruarekin dituenak) eta interpertsonalak (besteekin dituen harremanak). Rogersen teoria autokontzeptuan oinarritzen da eta horixe da nortasunaren ardatza.

Autokontzeptua bi faktoreen arabera eraikitzen da:

  1. Norberak bere buruaz duen kontzeptua
  2. Besteek gutaz duten kontzeptua

Entradas relacionadas: