Psikologia Kognitiboa eta Metodologia Zientifikoa
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,93 KB
Psikologia Kognitiboa: Sarrera eta Oinarriak
XX. mendearen bigarren erdian, Psikologia Kognitiboa sortu zen. Giza gogamena aztertzen duen zientzia kognitiboaren zatia da. Zientzia kognitiboa informazioaren harrera, hautapena eta prozesaketa edozein sistema fisikotan nola gauzatzen den ulertzen saiatzen da.
Psikologia Kognitiboaren Oinarriak
Psikologia Kognitiboa (PK) hurrengo bi oinarrietan oinarritzen da:
- Estimuluak informazio-unitate funtsezkoak edo inputak dira, eta ez kausa soilak, behavioristek zioten bezala.
- Gogamena aktiboa da.
Paradigma Kognitiboaren Bilakaera
Paradigma honen bilakaeran bi garai bereizten dira:
- 50eko hamarkadatik 80ko hamarkada arte: Informazio-prozesaketaren eredua izan zen nagusi.
- 80ko hamarkadaren bukaeratik gaur arte: Konexionismoa gailendu da.
Informazio-Prozesaketaren Eredua
Informazio-prozesaketaren eredua hurrengo tesiek ezaugarritzen dute:
- Estimuluak jokabidearen zioak baino gehiago informazio-unitateak dira.
- Subjektua ez da unitate horiek jasotzera mugatzen; analizatu, biltegiratu eta prozesatu egiten baititu, unitate berriak sortuz.
- Informazioaren eraldaketak erregela edo prozedura batzuen arabera gauzatzen dira.
- Informazio-elementu bakoitzak sistemaren unitateetan hartzen du bere lekua.
- Ordenagailuen funtzionamenduari jarraituz: lehendabizi bat prozesatzen da, gero bestea...
Psikologiaren Metodologia Zientifikoa
Psikologiaren zientifikotasuna metodologian datza, natur zientzien metodo hipotetiko-deduktiboaz baliatzera jo baitu. Metodo honen bidez, behaketa eta esperimentazioaren bitartez, gizakien portaera gidatzen edo erregulatzen duten legeak aurkitzen saiatzen da:
Metodo Hipotetiko-Deduktiboaren Urratsak
- Behaketa:
- Laborategiko behaketan aztertu nahi den egoera artifizialki sorrarazten da eta nahi den adina kontrola daiteke.
- Landa-behaketak, aztertu nahi den hura bere egoera naturalean beha dadin ahalbidetzen du.
- Hipotesia: Egiaztatu behar den ustea da. Bi aldagai mota daude: askea (ikertzaileak aukeratzen duen kondizio bat, X) eta menpekoa (aztertutakoaren portaera, Y). Hipotesi bat egiaztatu aurretik, hipotesiaren kontzeptuak operazionalki definitu behar dira.
- Egiaztapena:
- a) Aztergai den gertaeraren manipulazioaren kontrola.
- b) Aldagai arrotzen edo nahasgarrien kontrola.
- c) Menpeko aldagaiaren manipulazioaren ondorioz sortzen diren ondorioen kontrola.
Psikologiaren Adar Nagusiak
- Psikologia Esperimentala: Fenomeno psikikoen eta organismoaren portaeraren ikerkuntza esperimentala.
- Psikologia Orokorra: Jokabideen lege orokorrez arduratzen da, berezitasunak baztertuz.