Psikologiaren Ikerketa Metodoak: Deskribapena eta Esperimentazioa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,93 KB

1.4. Psikologiaren Ikerketa Metodoak

Psikologian hainbat metodo desberdin erabili ohi dira.

1.4.1. Metodo Deskribatzailea

Kasuen Azterketa

  • Helburua: Pertsona bat edo gehiago sakonean aztertu ondoren, orokorrean aplika daitezkeen ezaugarriak aurkitzea.
  • Freudek metodo honen bidez ezarri zuen bere nortasun teoria.
  • Piaget haurren psikologiaren aitzindaria izan zen.

Inkesta

  • Helburua: Talde bati bere jokabideari buruzko galderak egitea, ondoren, lortutako datuekin, biztanle guztien jokabideari dagozkion ezaugarriak zehazteko.
  • Prozedura baliagarria izateko baldintzak: galdera argiak eta zehatzak, aukeratutako pertsonak ahalik eta anitzenak izatea.

Behaketa Zuzena

  • Helburua: Pertsonen jokabidea behatzea eta erregistratzea da.
  • Laborategian egindako behaketak zehatzagoak dira, baina objektibotasuna gal dezakete.

Metodo deskribatzailearekin ezin da jokabidea azaldu; jokabideak deskribatzea da metodo honen helburua. Deskripzioa geroko balorazio baterako abiapuntua da.

1.4.2. Metodo Korrelatiboa

  • Korrelazioa: Bi faktoreren arteko erlazioa adierazten duen neurri estatistikoa. Neurri horren bidez, faktore bat beste baten ondorioa izan daitekeela azal dezakegu.
  • Korrelazio Positiboa: Erlazio zuzena adierazten du; bi faktore batera hazten eta txikitzen direla. Adibidez: autoestimua baxua bada, egoerei aurre egiteko ahalmena ere baxua izango da.
  • Alderantzizko Korrelazioa: Kontrakoa. Faktore bat hazten bada, bestea txikitu egingo da, eta alderantziz. Adibidez: autoestimua baxua bada, depresio maila handia da.

1.4.3. Metodo Esperimentala

  • Ikerketa: Esperimentuen bidezkoa.
  • Jokabideak azaltzeko eta faktoreen zergatia eta eragina aurkitzeko metodorik egokiena da. Esperimentua hasteko, hipotesi bat ezarri behar da.
  • Esperimentuaren helburua: Hipotesi hori frogatzea.

Hipotesia eta Aldagaiak

Hipotesi arruntena honako hau da:

  • Gertaera batek (X aldagaia) beste gertaera bat dakar (Y aldagaia). X aldagaiari aldagai independentea deitzen zaio eta Y aldagaiari menpeko aldagaia. Ikertzaileek X aldagaia manipulatu egiten dute Y aldagaian eraginik duen ala ez ikusteko. Psikologoek plan bat osatzen dute, aldagai independentea aldatuz joan ahala, menpeko aldagaian sortzen diren emaitzak aztertzeko.

Esperimentuaren Baldintzak

Esperimentu bat ondo egiteko ezinbestekoa:

  • Lagina aztertu behar den biztanleriaren ohikoa izan behar da, esperimentuaren emaitzak orokortzea posible izateko.
  • Metodologia esperimentalak emaitza onak lortzeko, esperimentuak barne baliozkotasuna eta kanpo baliozkotasuna izan behar ditu.

Entradas relacionadas: