Psikologiaren Korronte Nagusiak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,14 KB
1) Estrukturalismoa (Wundt)
A) Ezaugarriak:
- Kontzientziaren egitura edo estruktura aztertzen du.
- Psikologiaren gaia: kontzientzia.
- Sentsumenetatik datorren informazioa interesatzen zaio.
B) Zer egiten zen laborategian?
- Sentsumenezko esperientziak deskribatu eta analizatu, bai modalitateen, bai kualitateen arabera.
- Erreakzio denborak neurtu.
- Adi egoteko gaitasuna kalkulatu.
C) Metodoa: Introspekzioa
- Bakoitzak bere buruari so egitea litzateke: norberaren esperientziak deskribatuz.
- Subjektu entrenatuak erabiltzen ziren.
2) Funtzionalismoa (James)
A) Asmoak:
- Filosofoek giza bizitza ere ulertu nahi zuten.
- Wundten metodoa gainditu nahi zuten, subjektiboa zelako eta animaliek eta haurrek introspekzioa egiteko gai ez zirelako.
B) Aitzindariak:
- Eboluzioaren teoria: Ezaugarri anatomiko eta fisiologiko horiek ondorengoei transmititu, eta ingurunera moldatzeko balio ez duten ezaugarriak desagertu egiten dira.
- Galton: Utilitarismoa: psikologia gizakiaren zerbitzuan jarri nahi zuen. Testak eta metodo estatistikoak erabili zituen.
C) Ezaugarriak:
- Bizitzako problematikari erantzuteko balio duela.
- Interes praktikoa.
- Prozesu mental eta portaerei begira.
- Pedagogia, industria psikologia eta psikologia klinikoarekin lotuta.
3) Erreflexologia (Sechenov, Pavlov, Bechterev)
- Animalia eta gizakiaren artean alde esentzialik ez dago.
- Printzipioak: Jarduera fisikoak muskuluen menpe, jokabidea ingurunearen menpe (erreakzioa), jarduera psikologiko konplexuena elkarrekin elkartu diren elementu sinpleez osatuta dago.
- Pavlov: Listu guruinekin lan egin zuen. Baldintzapena: jokabidea ikaskuntzaren menpe eta ikaskuntza ingurunearen menpe. Mintzamena (animaliak eta gizakiak bereizten dituena).
- Bechterev: Assoziaziozko erreflexua. Mugimenduen arloan lan egin zuen.
4) Konduktismoa (Watson)
A) Printzipio teorikoak:
- Psikologiak objektiboa izan behar du.
- Animalien metodoak gizakiei aplikatu behar zaizkie.
- Behaviorismoak laborategian lan egiten du.
- Kontzientzia eta gogamena gutxiesten ditu.
B) Eraginak:
- Funtzionalismoa: Praktikotasuna, pragmatikotasuna.
- Animalien psikologia: Jokabideen azterketa laborategiko baldintza objektibo eta kontrolatuetan burutu behar da.
- Baldintzapenaren erreflexuak dira jokabidea azaltzeko unitateak.
C) Thorndiken teoriaren muina:
- Efektuaren edo ondorioaren legea.
D) Ikuspuntuak:
- Psikologia natur zientzien adar bat da.
- Psikologiaren helburua portaera aurreikustea eta kontrolatzea da.
- Animalien eta gizakien artean etenik ez dago.
- Kontzientzia ez dago aipatu beharrik.
- Gertakari behagarrietan oinarritu behar du psikologiak.
- Organismoaren jokabide behagarri eta agerikoa dagokio psikologiari.