Psikologiaren Korronte Nagusiak: Psikoanalisia eta Behaviorismoa
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,39 KB
Psikoanalisiaren Garapena eta Adarrak
Freuden Jarraitzaileak
Psikoanalisiak, kontrako amorratuak izan bazituen ere, nahikoa arrakasta izan zuen garaiko psikologoen artean. Freuden jarraitzaileak Psikoanalisiaren Nazioarteko Elkartean bildu ziren 1910ean.
Gero, psikoanalisiaren barruan sartzen diren zenbait autorek aldatu egin zuten Freudek inkontzienteari buruz zuen ikuspegia. Jung, Szondi eta Lacan bezalako psikologoek beren teoria pertsonal berriak eratu zituzten inkontzientearen egitura eta dinamikari dagokionez.
Psikoanalisia Berria
Psikologia dinamikoa da, eta emozioak, afektua eta irrikak ikertzeari ematen dio lehentasuna, eta ez psikologia estatikoak egiten duen bezala, sentipenak, pertzepzioak eta abar ikertzeari.
Behaviorismoa edo Konduktismoa
Bereizgarriak
- Psikologiak zerbait praktikoa behar du, eta ez du introspekzioan oinarritu behar. Gizakiaren adaptazioa ikertzen du, eta kontzeptu ugari hartzen ditu Charles Darwinen Selekzio Naturalaren Teoriatik.
- Ikasi dugun bezala jokatzen dugu, eta estimulu-erantzun sekuentzian lotzen dira gure esperientziak, onura eman digutenak indartuz eta ezatseginak izan direnak, berriz, ahulduz.
- Psikologiaren helburua: jokabideak aurreikusi eta kontrolatzea.
John B. Watson eta Konduktismoa
XX. mendean, psikologia-korronte hau nabarmen garatu zen. John B. Watson (1878-1958) izan zen sortzailea, 1913an Psikologia konduktismoaren ikuspegitik izeneko lana argitaratu zuenean.
Bertan, introspekzioa baztertu zuen eta psikologiari objektibotasuna ematen saiatu zen. Ez zuen gogamenera edo fisiologiaren laguntzarik nahi, eta estimuluei eta haien ondorioei eman zien garrantzia. Hori dela eta, behavioristek laborategian lan egiten dute eta praktikotasuna bilatzen dute.
Konduktismoaren Oinarrizko Usteak
- Psikologia natura-zientzien adar bat da, eta bere helburua jokaera deskribatu, aurreikusi eta kontrolatzea da.
- Animalien eta gizakien artean ez dago etenik, jarraipena baizik.
- Kontzientzia ez dago zertan aipatu beharrik.
- Jokaerak estimulu eta erantzunez osatuta daude, eta nortasuna ikasitakoaren ondorioa da.
- Psikologo konduktistak animalia eta pertsonen jokaerak ikertzen ditu, metodo esperimentala erabiliz.
- Psikologiak praktikoa izan behar du, bizitzan oinarritutakoa eta gizartearentzako onuragarria.