Publizitatea: Egungo Gizartean duen Eragina eta Arriskuak

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,4 KB

Diskurtso-markatzaileak eta Konektoreak

Testu idatziak edo ahozkoak egituratzeko eta ideiak lotzeko baliabideak:

Hasteko Moduak

  • Hasteko - para empezar
  • Lehenik eta behin - antes de nada

Ordena Adierazteko

  • Alde batetik / Beste aldetik - por un lado / por otro
  • Gorago esan bezala - como he mencionado anteriormente

Ideia Aurkezteko

  • -ri dagokionez - en lo que respecta a
  • Dela eta, komeni da esatea - debido a, conviene decir

Jarraipena

  • Honen ondorioz - como consecuencia

Kontrakotasuna

  • Dena den - sin embargo
  • Hala ere - sin embargo
  • Aitzitik - por el contrario

Iritzia Emateko

  • Diotenez - como dicen
  • Dirudienez - al parecer
  • Badirudi(ela) - parece que

Adibideak

  • Besteak beste - entre otros

Arrazoitzeko

  • Izan ere - de hecho
  • Hori dela eta - por eso / debido a eso

Indartzeko

  • Hobeto esanda - mejor dicho
  • Egia esan - a decir verdad

Zihurtasuna

  • Egia da(ela) - es verdad que

Bukaerak

  • Hitz gutxitan - en pocas palabras

PUBLIZITATEA

Publizitatea: Egungo Gizartean duen Eragina

Nire gurasoek, behin eta berriz, gauza bera esaten didate: egungo gazteok denetarik daukagula eta, gainera, oso erraz engainatzen gaituztela ikastetxeetan publizitatearen bitartez. Dudarik gabe, nire ustez, publizitateak bere eragina du, ez bakarrik gazteengan, baita gizarte osoarengan ere.

Gure gizartean publizitatea, egungo aurrerapenei esker, edozein arlotan oso zabalduta dago. Hori dela eta, txikitatik, konturatu gabe, entzutera eta ikustera behartzen gaituzte. Adibide gisa, Italian eztabaidatzen ari dena aipa dezakegu: ikastetxeetan bertan, ikasleen aulkietan publizitatea jarri nahi dute. Hau da, publizitateak edozein bide erabiltzen du jendea erostera bultzatzeko. Beraz, gure bizimoduan, bai txarrerako, bai onerako, publizitateak zerikusia du.

Atzera begiratzen badugu, konturatzen gara azken urte hauetan publizitatearen bilakaera oso garrantzitsua izan dela. Horrela, garai bateko kartelak eta irratiko iragarkiak, bere garaian eraginkorrak izan arren, gaur egun oso sinpleak iruditzen zaizkigu. Gaur egun, adituek diote iragartzen ez den produktu bat ez dela saltzen. Lelo hau kontuan hartuta, produktu ona edukitzea bezain garrantzitsua da ondo saltzen jakitea.

Publizitatearen Xedeak eta Estrategiak

Horregatik, puntu honetan, publizistek beraiek badakite zein diren xede nagusiak: hots, alde batetik, publizitatea nori zuzendu behar dioten; eta, beste aldetik, zein motatako baliabideak erabili behar dituzten. Lehenengo zatia oso garbi daukate: gazteak, gero eta diru gehiago maneiatzen dugulako. Hortaz, orain ereiten dutena epe ertainera bilduko dute. Bigarren zatirako, berriz, denetarik balio du (sexua, probokazioa, etab.).

Noizbehinka, publizitate munduan erabiltzen diren estrategiak ez dira egokienak, esaterako, probokazioa, bortizkeria edo itxura fisikoa, batez ere emakumezkoen kasuan. Zenbat aldiz entzun dugun iragarki baten kontra kexak sortu direla, emakumearen rola edo itxura fisikoa gaizki erabiltzeagatik... Tamalez, gero eta maizago gertatzen da! Hala ere, nik ez dut esan nahi publizitate guztia txarra izan behar duenik; denetarik dago, noski. Mundu honetan ere lan eraginkorrak egiten dira, produktu bat saltzeko ez ezik, erakundeek, elkarteek edo GKEek ere beren kanpainak egin ditzaten.

Ondorioak

Amaitzeko, esango nuke, lehen azaldu dudan bezala, publizitatea gure bizimoduan oso barneratuta dagoela eta guk, gazteok batik bat, ezagutu beharko genituzkeela publizitateak izaten dituen onurak eta kalteak. Egia esan, iruzurrak edozein arlotan oso zabalduta daude.

Entradas relacionadas: