Puntzonaketa: Prozesua eta Makineria
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,85 KB
Puntzonaketa ertzen prestaketan: Ertz zezenak bakarrik onartzen ditu. Hainbat puntzoi erabiliz, denetariko figurak egin daitezke. Ez die xaflei deformazio handirik egiten, kolpe batez perimetro txiki bat ebakitzen duelako. Ez da ondoren lautu beharrik. Kalitate ertaineko prestaketatzat hartzen da.
Xaflaren S lodi eta puntzo D diametroaren arteko erlazioa S/D da. Burdin xafla ebakitzeko, xaflaren lodia puntzo diametroa edo txikiagoa izan behar da. Puntzonaketaren funtzioa xaflei zuloak egitea zen. Gerora, puntzoiek zenbait kontrol zeukaten, eta geometria desberdineko ebaketak egiten dira. Puntzonaketa xafla lodia bada, soldatu hasi aurretik gainazalak leundu behar dira, harri landuz edo beste prozesu batekin.
Puntzoia eta matrizea: Puntzoia kono-enbor formakoa da eta diametro handiena ebaketarenarekin bat dator. Matrizeak konikoak izango dira, ebakitako materialak irteera egokia izan dezan, lubrifikazioaren laguntzarekin.
CNC puntzo makinak: Puntzonaketa eragiketa mekaniko automatizatua da. Bi mota daude:
- Puntzo makina dorreduna: Danbor puntzonekin, birakariak, eta matrize finkoa. Danbor bikoitza dute, non puntzonaketa tresnak dauden. Goi aldean muntatuta, osagai hauek ditu: gida, malguki, puntzoia eta zapagailua. Beheko dorrean matrizea dago. Dorre horrek bira egingo du, pieza egiteko behar diren tresnak hautatzeko, programaren arabera.
- Puntzoi bakarrekoak: Tresnentzat biltegi bat dute, eta hortik hartu eta uzten dituzte. Biltegiaren posizio bakoitza kasete bat da, eta hor puntzoia, bereizgailua, matrizea eta orientazio eraztuna daude muntatuta.
Puntzonaketa zikloa: Bi makinetan oso antzekoa da. Xafla beti puntzo eta matrize artean dago.
- Dorreduna: Mailuak beherantz egiten du, zapagailuak xafla eusten du, mailuak aurrera jarraitzen du, puntzoia jaitsiaraziz. Puntzoia xaflan sartzen da, sorbatzaren eta matrizearen inguruan. Ebaketa fasea hasten da, goialdean eta behealdean hausturak sortuz. Mailuak beheraino iristen denean, puska erortzen da. Euskailuko malgukiek puntzoia xaflatik ateratzen dute.
- Puntzoi bakarra: Makina mailuaren azpian dago. Biltegia dagokion lekuan kokatzen da, eta behar den puntzoia hautatzen da. Berezgailuak ez dio xaflari presiorik egiten, puntzoiak xafla zulatzen duen bitartean. Mailua bera da puntzoiari tira egiten diona, xaflatik ateratzeko, eta bereizleak xafla eusten du, gora egiten duen bitartean.
Bastidora: Makinaren egitura zurruna da. Honetan gaineko osagaiak bermatzen dira. Mahaia: xafla hemen jartzen da puntzonatzeko. Barailak: eramateko orga. Xaflari eusten dio. Puntzo zentroa: dorre zirkular birakari batean muntatutako tresna etxe finkoa. CNC kontrol sistema: programa.