RNA motak: Ezaugarriak, Funtzioak eta Kokapena

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,82 KB

RNA motak: Ezaugarriak eta Funtzioak

1. RNA mezularia (RNAm)

  • Ugaritasuna: Hiru motetatik urriena (%5 baino gutxiago zelulan).
  • Egitura: Molekula luzeak izan daitezke, kate bakarrekoa.
  • Funtzioa: DNA kromosomikoaren bi kateetako baten base sekuentizan bildutako mezu genetikoa kopiatu eta eraman erribosometara.
  • Jatorria: Nukleoan DNA kromosomikoak eratzen du RNA heterogeneo nuklearra.

2. RNA transferentzia (RNAt)

  • Ugaritasuna: %15ean zitoplasman barreiaturik.
  • Egitura: Pisu molekular txikia. A, G, C, U baseak ditu. Katea bere gain tolesten da lau eskualde sortuz, hirusta hosto izena duena. Gero gehiago tolesten da L itxura hartuz. 5' eta 3' muturrak katearen hasiera eta amaiera dira.
  • Egitura zehatza:
    • Beso hartzailea: 3. besoan aurkitzen dena.
    • Beso antikodoia: Bertan daude antikodoia eratzen duten hiru nukleotidoak, RNAm-ren kodoi baten osagarriak direnak.
    • T besoa: Itzulpenean erribosomarekin lotzen dena.
    • D besoa.
    • 5' muturreko amaierako erribonukleotido hirukotearen azkena beti GMP da.
  • Funtzioa: Aminoazidoak zitoplasmatik erribosometaraino garraiatzen ditu, RNAm-k zehaztutako sekuentziaren arabera.
  • Jatorria: Nukleoan DNA kromosomikoak eratzen du RNA-taren aitzindaria, zeinak RNAt mota ezberdinak emango dituen zitoplasmara ateratzeko.

3. RNA nukleolarra (RNAr)

  • Ugaritasuna: Zelula mota ugariena da.
  • Egitura: Pisu molekular handiko molekulak dira. Tamainaren arabera RNAr ezberdinak bereizten dira, ultrazentrifugaziopean jaikitzen diren abiaduraren araberako izenak jasoz.
  • Funtzioa: Erribosomak eratzen ditu proteina batzuekin elkartu ondoren eta proteina sintesirako giro molekular egokia sortzen du.
  • Jatorria: Nukleoan dagoen nukleoloen DNAk eratzen du RNA nukleolarra, eta honek, zatiketaz sortuko ditu RNAr desberdinak. Hauek, proteinei loturik erribosomak eratuko dituzte nukleoan, zitoplasmara ateraz gero.

Kokapen Orokorra eta Birusak

Kokapena:

  • Zelula prokariotoetan: Zitoplasman eta erribosometan agertzen da.
  • Zelula eukariotoetan: Nukleoan, zitoplasman, mitokondrietan, plastoetan eta erribosometan.

Birusetan: Birus batzuek RNA dute material genetiko gisa, eta erretrobirusak deitzen zaie. ARNa kate bikoitza edo bakuna izan daiteke. Ez dira behinere batera agertzen bi azido nukleiko mota (DNA eta RNA) material genetiko gisa.

Entradas relacionadas: