RNA: Nukleotidoz Osaturiko Polimeroa
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,02 KB
RNA ZER DA
Nukleotidoz osaturiko polimeroa da, beraren pentosa erribosa da eta base nitrogenatuak ditu, hauek dira: adenina, guanina, zitosina eta uraziloa. Baseak 5-3 noranzkoa duten fosfodiestar lotutraren bidez elkartuta daude.
RNA-ren EGITURA
Oro har, kate bakarrekoak (lehen mailako egiturakoak) dira (reobirusetan ezik, non helize bikoitzeko katekoak diren). Kate bakarra izan arren harizpia zonalde batzuetan espiralizatu egiten da (urkila izenekoetan); zona osagarriak inguru ezosagarriekin bananduta daudenean begizta izenekoak eratzen dira.
RNA-REN FUNTZIOAK
Ia organismo gehienetan, RNAren funtzioa DNAren informazioa kopiatzea da (transkripzioa), gero proteinen sintesia (itzulpena) egiteko. Reobirusetan RNA helize bikoitzak DNAren papera jokatzen du, hau da, informazio genetikoa gorde eta transmititzea.
RNA MOTAK
Hainbat RNA mota daude. Garrantzitsuenak: RNA mezularia (RNAm), RNA garraiatzailea (RNAt), RNA erribosomikoa (RNAr) eta RNA nukleolarra (RNAn).