Russell eta Hadot: Filosofiaren Ikuspegiak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,07 KB

Bertrand Russell: Bizitza eta Pentsamendua

Bertrand Russell XX. mendeko filosofo ezagunenetakoa izan zen.

Aristokrazian jaioa, bere aitabitxia John Stuart Mill izan zen (Ingalaterrako filosofoa).

Fama sortutako eztabaidengatik lortu zuen, garaiko filosofo bakarrenetakoa izan baitzen ateismoa publikoki aldarrikatzen.

Filosofia analitikoaren sortzaile eta bultzatiletzat hartzen da (etiketa hori geroago jarri zitzaion).

Askok bere lan logikoagatik miretsi zuten, baina ez zetozen bat bere jarrera politikoekin (jarrera antimilitarista eta desobedientzia zibila bultzatu zituen).

Russell: Filosofiaren Helburua eta Balioa

Russellen arabera, filosofia ez da erantzunak ematea, oraindik irekita dauden galdera horiek esanguratsuak direla bermatzea baizik. Zientzia eta erlijioek itxi nahi dituzten galderak irekitzen jarraitzea.

Filosofiak ezagutza du helburu nagusia.

Filosofiaren Balio Motak

Bizitza eta filosofia: Zer onura ekar ditzake filosofiak? Filosofiak bi balio mota ditu:

  • Utilitarista: Praktikan duen erabilgarritasuna.
  • Berezko balioa: Bere izaeragatik eta existentziagatik du balioa.

Ikuspegi Filosofikoaren Mugak Gainditzen

Mugak jartzen zaizkiola gure ikuspuntuari. Saiatu gaitezke guk sinesten dugun horretatik eta mundua ulertzeko dugun ikuskeratik haratago joaten, mugetatik at. Hori da benetako ikuspuntua lortzeko bidea.

Mugen barruan aurreiritziak, ohiturak, polaritatea (gustuko dut edo ez, probatu gabe), nahiak, interesak, etab. aurkitzen dira. Adibidez: Kristautasuna.

Russell eta Hadot: Filosofiaren Ikuspegi Konparatua

Teoria (kontenplazioa) eta praktikaren (emozioak) arteko bereizketa.

Filosofiaren Zeregina: Eraldaketa vs. Intelektualtasuna

Pierre Hadotek filosofiaren zeregina gizakiaren bizitza osoa eraldatzea dela argudiatzen du.

Russellen planteamenduak, aldiz, filosofia intelektualtasunera murriztu dezake, bereziki pentsamendu logikoan eta analitikoan oinarrituz, bizitzaren esperientzia emozional eta existentzialerako leku gutxi utziz.

Pentsamendua eta Praktika

Russellen arabera, filosofiaren helburua pentsamendua zabaltzea da, baina Hadotek filosofiak bizitzan bertan izan behar duen eraginaz hitz egiten du. Hau da, filosofiak ez du soilik teorikoa izan behar, baizik eta gure eguneroko ekintzetan eta erabakietan eragina izan behar du.

Helburu Etikoak

Hadoten ustez, filosofia eredu moralen eta etikoen bilaketa izan behar da, bizitzeko arte bat, eta ez soilik galdera abstraktuei erantzuteko tresna.

Russellen planteamenduan, filosofiaren balioa erantzun zehatzen bila ez ibiltzean dago, baina Hadotek azpimarratzen du filosofiak gidatu behar gaituela bizitza etikoagoa izaten.

Hadoten Ikuspegia: Gizartea eta Arima

Hadotentzat, filosofiak gizarteari zuzenean eragin behar dio, eta pertsona bakoitzaren arimaren eraldaketa bilatu behar du, ez bakarrik kritikaren bidez, baizik eta errealitatearen kontenplazioarekin.

Entradas relacionadas: