Sabino Arana: Euskal Abertzaletasunaren Aitzindaria

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,61 KB

  • 1865ean jaio zen, Abandon, familia karlistakoa.
  • Euskal abertzaletasunaren gidari nagusia izan zen. Anaia Luisi esker, argi ikusi zuen Euskal Herriko arazoei bilatu behar zitzaien irtenbidea ez zuela karlismoak bilatuko.
  • Karlistaldian Lapurdira joan zen etxekoekin. 1876an itzuli ziren. Urduñan jesuitetan batxilergoa egin eta Bartzelonara joan zen zuzenbidea, filosofia, letrak eta izadi jakintzak ikastera. Euskal Herrira itzultzean, euskara ikasten hasi zen.
  • Hogeita zazpi urterekin idatzi zuen "Bizcaya por su independencia" (1892), bere lehen liburua. Independentziaren aldeko zabalkundea egin zuen gero ia Euskal Herri osoan.
  • 1893an, JEL, "Jaungoikoa eta Lege Zaharra" leloa sortu zuen. Gero, halako batean, EAJ bilakatu zena, "Euzko Alderdi Jeltzalea", alegia, 1895. urtean. Horren lehendakaria bilakatu zen.
  • 1894an Euskaldun Batzokia sortu zuen euskaldun garbientzat eta 1895ean, abertzaletasuna zabaltzeko asmoz, Bizkai Buru Batzarra, EAJren lehen erakundea.
  • Haren ideologia "Bizkaitarra" aldizkarian zabaltzen zen; garai hartan, kazetaritza zen alderdi politikoek beren ideiak zabaltzeko zuten bide bakarra.
  • Sabino Arana diputatu atera zen Bilbotik 1898ko hauteskundeetan. 1901ean "Euzkadi" hiruhilekaria argitaratzen hasi zen. Bere ideiak plazaratzeagatik behin baino gehiagotan sartu zuten kartzelan. 1903an oso gaixorik irten zen espetxetik, urtebete pasatu ondoren. Urte berean hil zen, Sukarrietan, 38 urte zituela.

Sabino Aranaren Ekarpenak eta Ikurrak

  • Alderdiarentzat ikur asko sortu zituen; horiek, geroago, Euskadiko ikur bihurtu ziren:
    • Ikurrina (hasieran nazionalismoaren ikurra izan zena)
    • Euskadi hitza, ordura arteko Euskalerriaren ordez.
    • Euzko Abendaren ereserkia.
    • Aberri Eguna.
  • Sabino Aranaren ustez, euskal arraza zen oinarria. Horregatik, euskal arrazari edo abendari eta Euskadiri garbi eusteko, maketoak (etorkinak) kanporatu behar zirela uste zuen.

Sabino Aranaren abertzaletasuna Jaungoikoan, Lege Zaharrean, arrazan, euskaran, independentzian eta nekazarien bizimoduan oinarritzen zen.

EAJren Bilakaera Historikoa

  • 1903an, Sabino Arana hil zenean, EAJ alderdiaren eragina handia izan zen, Bizkaian bereziki. Geroxeago, Gipuzkoan ere hasi zen hedatzen eta poliki-poliki indartzen joan zen.
  • 1907an bi joera nagusi bereizten ziren:
    • Euskalerriakoak: Beren ideiak "Euskalduna" aldizkarian zabaltzen zituzten, Ramon Sota industrialaria buru zutela. Liberal-foruzale joerakoak ziren, autonomistak.
    • Aberriarrak deiturikoak, Aberriaren ideiak zabaltzen zituztenak: Luis Arana buru zutela, Anjel Zabala, Kizkitza, besteak beste. Independentista eta sabinianoak ziren: arraza, euskara, nekazaritza...
  • 1920an: Euskalerriakoak eta sabindarrak mantendu ziren.
  • 1921ean: Nazionalistak EAJ eta Comunión Nacionalista Vasca taldeetan sakabanatu ziren.
  • 1930ean: Aurreko bi joerak elkartu ziren, EAJ gisa geratuz.
  • 1930ean: ANV taldea sortu zen aurreko taldetik urrunduz; talde laiko eta ezkertiarragoa zen.

Primo de Riveraren diktaduran jazarpen gogorra jasan zuten, eta II. Errepublikan autonomiaren alde borrokatu zuten. Horren ondorioz, Gerra Zibilean lortu zuten Autonomia Estatutua onartzea, baina frankismoan Autonomia Estatutu hori indargabetua izan zen.

Entradas relacionadas: