Saiakuntza Ez-Suntsitzaileak: Likido Sarkorrak eta Ultrasoinuak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,53 KB
1. Likido Sarkorren Faseak
Likido sarkorren bidezko saiakuntzak sei fase nagusi ditu:
- Gainazala garbitzea eta prestatzea: Gainazalak garbi eta lehor egon behar du, eta hausturak, ura, olioa edo bestelako substantziarik gabe, likido sarkorren lana ondo egiteko.
- Barneratze-fasea: Likido sarkorra gainazalean aplikatzen da eta pitzadura barnera sartzen da.
- Soberan dagoen likidoa kentzea: Gainazalean soberan dagoen likidoa kentzen da (hausturetan barneratu ez dena), horrela hausturak hobeto aztertzeko.
- Errebelatze-fasea: Errebelatzaileak likido sarkorra xurgatzen du hausturetatik kanpora. Errebelatzailea hauts fina izaten da, gehienetan zuria.
- Behatze-fasea: Errebelatzailea aplikatu ondoren, denbora-tarte bat itxaron behar da. Fabrikatzaileak adierazten du zenbat denbora itxaron behar den; denbora hori igaro eta gero, ikuskatzaileak pieza aztertuko du.
- Garbiketa: Ikuskatzaileak aztertu ondoren, pieza garbitu egiten da normalean.
2. Partikula Magnetikoen Funtsa
Partikula magnetikoen funtsa pieza magnetikoen akatsak aztertzea da, bai azalekoak, bai azalpekoak. Metodo hau aplikatzeko, aztertutako materialak magnetikoa izan behar du.
3. Likido Sarkorraren Metodoa: Zein Akats Ikusten Dira?
Saiakuntza honen bidez, material ez-porotsuen gainazalean agertzen diren hausturak ikusten dira.
Metodo honen mugarik handiena sakonera da; izan ere, azaleran agertzen diren pitzadurak bakarrik azter daitezke.
4. Haztagailu Motak (Ultrasoinu Bidezko Saiakuntza)
4.1. Haztagailu Normalak edo Zuzenak
Materialen akatsak eta ezaugarriak ezagutzeko erabiltzen dira. Horrez gain, uhin zuzenak sortzen dituzte, luzetarako uhinak igorriz.
Ez dira erabiltzen soldadurazko loturak aztertzeko; izan ere, piezarekin akoplatzeko, kordoiaren zimurtasuna dela-eta, oso erraza da seinalea galtzea.
Kristalaren zenbakiaren arabera, bi eratakoak izan daitezke:
- Kristal bakarrekoa: Igorlea eta hartzailea da aldi berean.
- Bi kristalekoa: Igorlea bata eta bestea hartzailea.
4.2. Angelu-Haztagailuak
Soldadurazko loturak aztertzeko erabiltzen dira. Luzetarako uhinak igortzen dituzte, piezan angelu jakin batean eraginez.
Honako angelua duten angelu-haztagailuak dira gehien erabiltzen direnak:
- 35º-koak
- 45º-koak
- 60º-koak
- 70º-koak