San Agustin eta Jainkoaren Hiria

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,36 KB

San Agustin eta Historiaren Filosofia

Jainkoaren ikuspegi ziklikoari aurka eginez, San Agustin historia lineala ulertzen duen lehen filosofoa da.

"Jainkoaren Hiria" obra

Agustinek "Jainkoaren Hiria" idazlanean azaltzen du historiaren filosofia. Obra hau Erromaren gainbeheraren zergatiak argitzeko asmoarekin idatzi zuen, 410. urtean Erroman sartu eta hiria suntsitu eta Inperioa hautsi zutenean.

Gertatutakoaz gogoeta egin zen. Jentilek (erromatar ez-kristauek) kristauei leporatu zieten erorketaren erantzukizuna, kristauen Jainkoak biolentzia eza aldarrikatzen zuelakoan. Beraz, kristauen Jainkoa gertatutakoaren erantzule zen.

Hiponako pentsalariak "Jainkoaren Hiria" idazlana jentilen erasoei aurre egiteko idatzi zuen; hots, Eliza kristaua babesteko, erromatar askok Inperioaren gainbehera Elizari leporatzen ziotelako.

Beraz, "Jainkoaren Hirian" ez dugu historiaren filosofia bakarrik ikusi behar, ezta historiaren teologia soilik ere. Zehatz esateko, historiaren eklesiologia bat da.

"Jainkoaren Hirian", San Agustinek dio kristautasuna zela Erromaren azken itxaropena.

Agustin izan zen historia unibertsalaren zentzua sistematikoki aztertzen arduratu zen lehen pentsalaria, ekintzak ulertzen eta haiei zentzua aurkitzen saiatuz.

Bi Hirien Teoria

Agustinen historia unibertsalaren filosofia honetan, gizadiaren kronika bi hirien arteko borroka gisa agertzen da: ona-gaitza, Jainkoa-mundua, argia-ilunpea.

Munduko gizakiak bi taldetan banatzen ditu:

  • Lurreko hiritarrak: Jainkoa mespretxatu eta beren burua Jainkoa baino gehiago maitatzen dutenak.
  • Zeruko hiritarrak: Jainkoa gauza guztien gainetik maitatzen dutenak.

Bi hirien arteko borrokak denboraren amaiera arte iraungo du, Jainkoaren Hiriaren behin betiko garaipena iritsi arte.

Zalantzarik gabe, kristauek eta jentilek lurreko edo zeruko hiritar moduko portaera izan dezakete. Ez da zuzena lurreko hiria Estatuaren berdintzat jotzea, ezta hiri zerutarra Elizaren berdintzat hartzea ere.

Estatua eta Eliza bizitzeko bi modu dira, haragiaren eta espirituaren arabera.

San Agustinen iritziz, fedea eta arrazoia, politika eta erlijioa lotuta daude, eta, ondorioz, eztabaidaezinezko kontua da.

Entradas relacionadas: