San Agustin: Jainkoaren Hiria, Zoriontasuna eta Fedea
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,67 KB
Historiaren Filosofia: Lurreko Hiria eta Jainkoaren Hiria
San Agustinen filosofiaren ardatza Jainkoa da. Alarikok Erroma 410. urtean arpilatu zuenean, Erromatar Inperioaren erorketa gertatu zen. Nahiz eta jentilek kristauei errua bota, Agustinek kristauak defendatu zituen eta gogoeta egin zuen.
Grekoen ikuspegi ziklikoa alde batera utziz, historia linealaren kontzeptua azaltzen du. Hau da, historian zehar guztiak dauka bere arrazoia.
Jainkoaren hiria idazlana kristauen apologia gisa agertzen da. Hemen, bi hiri agertzen dira nahastuta: alde batetik, lurreko hiritarrak daude, bere burua Jainkoa baino gehiago maite dutenak; bestetik, Jainkoaren hiritarrak daude, Jainkoa gauza guztien gainetik maite dutenak.
Historian zehar, lurreko eta Jainkoaren hiritarrak nahastuta daude. Hala ere, bi hirien arteko gatazka ez da betierekoa. Bi maitasunen arteko gatazka, Jainkoarenganakoa eta norberarenganakoa, ez dute beti irauten. Izan ere, azken eguneko epaiketan, Jainkoaren hiritarrek behin betiko garaipena lortzen dute.
Nahiz eta historikoki zenbait unetan honelako interpretazioak egin, ez da zuzena lurreko hiria Estatuaren berdintzat jotzea, ezta Jainkozko hiria Elizaren berdintzat hartzea.
Zoriontasuna eta Jainkoa Edukitzea
San Agustinen filosofiaren ardatza Jainkoa da. Agustinen kezka nagusia bihotza aseko zuen egia bat aurkitzea zen horrela zoriontsu izateko.
Hala ere, zoriontasuna ezin da ondasun galkorretan oinarritu, iraunkorretan baino. Izan ere, hau galduko dugunez, galtzeko beldurrarekin ibiliko garenez eta asegabeak garenez, ezin gaitezke zoriontsu izan.
San Agustinen ustez, zoriontsu izateko Jainkoaren jabe izan behar da eta Jainkoaren jabe da ondo bizi dena, haren nahia denean betetzen duena eta arima espiritu lohitik garbi duena. Hau da, zoriontasuna egia osoaz jabetzean datza, egia partikular guztiak transzenditzen dituena: Jainkoa.
Bestalde, eszeptikoen edo akademikoen aurkako argudioak batzen ditu. Bizitza zoriontsuan agertzen den bezala, haiek ez dute lortzen nahi dutena; beraz, ezin daitezke zoriontsu izan. Horrez gain, eszeptikoen tesia kontraesankorra dela dio. Izan ere, haiek ezin dezakegula ezer ziurtasunez ezagutu diote. Horrela balitz, tesi hori ere ezin genezake baieztatu. Azkenik, Descartesen baieztapenaren aldaera egiten dute akademikoek. Haien ustez, “huts egiten badut, orduan existitzen naiz”. San Agustinen ustez, norbaitek huts egiten badu ziurtasunez daki huts egiten dabilen norbait dela.
Fedea eta Arrazoimena: Ezagutzeko Sintesia
San Agustinen pentsaeraren ardatza Jainkoa da. Esan daiteke San Agustin ez dela filosofo bat. Izan ere, filosofo bat bakarrik arrazoian oinarritzen da. San Agustinek, ordea beste ezagutza iturri bat erabiltzen du: fedea.
Fedean Jainkoaren errebelazioa onartzen da. Kristauak fedea ulertzen eta arrazionalizatzen saiatzen dira. Izan ere, arrazoiak eta fedeak bat egin behar dute, hau da, fedeak ez du arrazoia baztertu behar, eta arrazoiak ez du fedea kanporatu behar. Hau “sinisten dut ulertzeko, ulertzen dut sinisteko” esaldian argitzen da.
Horretarako, Agustinek ez ditu fedearen eta arrazoiaren artean mugak jarri nahi, baizik eta biek kristau-egia argitzea dutela helburu dio. Hau da, arrazoia eta fedea elkarlanean aritzen dira. Hasieran, arrazoiak gizakiari laguntzen dio fedea lortzen; ondoren, fedeak arrazoia gidatzen laguntzen du eta era berean, arrazoiak fedearen edukiak argitzen laguntzen du.
Gaur egun, arrazoiaren autonomia eta mugapena onartzen dugunez, San Agustinen azalpena ez zaigu asebetegarria iruditzen.