San Agustinen Filosofiaren Gakoak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,08 KB

Jainkoa

Agustinentzat bi izaki mota daude. Jainkoa izaki absolutua, betierekoa, perfektua, guztiz justua eta aldagaitza da. Bere existentzia ez dago arrazoimenaz frogatua, baina ez da fede itsu baten kontua ere. Jainkoa arima fededunean frogatua agertzen da; arima gaia da Egia eta beharrezkoa eta aldagaitza den Jainkoa ezagutzeko, baina ezagutza hori ezinezkoa izango litzateke Haren existentziarik gabe. Gauza guztiak, beren aldakortasunean, Jainkoak eginak dira, ezerezetik sortu ditu. Bat-bateko materia eta ideien arketipoak erabiliz, mundu fisikoko izakiak eratu zituen. Jainkoak zuzenean, bitartekorik gabe sortua da dena.

Gizakia: Arima eta Gorputza

Jainkoak bere irudi eta antzeko egin zuen gizakia. Arima hilezkorra eta gorputza hilkorra, hau da, kreazioaren gailurra. Agustinek dio arimak bi etapa bereizten dituela:

  • Lehenengoa: tradukzionismoa (gurasoek sortzen dute seme-alaben arima).
  • Bigarrena: kreazionismoa (Jainkoak banaka eta zuzenean gorputz bakoitzean jartzeko sortzen duen arima).

Beraz, arimari esker bihurtzen da materia bizidun. Agustinentzat gizakia bekataria da, bekaturako jatorrizko joera du eta bekatua askatasuna gaizki erabiltzearen ondorio da. Jatorrizko bekatuagatik gorputzak arima menperatu du.

Gaizkia eta Gaitza

Gaitza ongiaren eta izatearen gabeziaren absentzia da. Agustin bere bizitza osoan ibili zen gaitzaren arazoaz kezkaturik. Bi gaitz mota bereizten ditu:

  • Gaitz fisikoak: ustelgarritasunaren, izakiaren mugapenaren ondorioa da. Gaitz horren erruduna gizakia da, gizakia mugatu eta ustelgarria delako.
  • Gaitz moralak: aukeramenaren erabilera okerretik dator. Gaitz horren erruduna gizakia da, bere askatasuna gaizki erabiltzeagatik.

Bertutea

Bertuteak gizakiari dagozkion ekintzak gauzatzeko ahalmena, gaitasuna, erraztasuna, joera adierazten du. Ez da jatorrizko ahalmena. Jatorrizko joerak daude soilik, eta jarduera serioa eta iraunkorra eskuratu egiten da. Bertutea jarrera iraunkorra da eta aktibitaterik ezak eta aurka jarduteak bertutea moteldu eta galarazten du guztiz. Kontrakoa hobena da, hau da, era ez egokian (gizakiaren naturari dagozkionez) jarduteko joera.

Adimenezko eta borondatezko bertuteak daude:

  • Adimen-bertuteek edo dianoetikoek gizakia perfekzionatzen dute.
  • Borondate-bertuteek ekintza moralak perfekzionatzen dituzte eta honako hauek dira: zuhurtzia, justizia, sendotasuna eta neurritasuna.

Bekatua

Bekatua arima lohia da, Jainkoaren lege haustea. Legearen interpretazio pertsonalean, bekatua Jainkoaren esana ez betetzea da. Bekatua Jainkoa iraintzea da. Bekatua Jainkoarengandik urruntzea da, eta gauza materialak Jainkoa baino gehiago maitatzean datza.

Zoriontasuna

Zoriontasuna ondasun batez gozatzen duen arimaren egoera da. Filosofiaren hasieratik modu ezberdinetan ulertua izan zen. Sokratesen ustez, ongia ezagutuz eta ongia eginez zoriontasuna lortzen da. Aristotelesen ustez, gizakiaren azken helburu naturala da eta kontenplaziozko jardueran datza. Aristotelesen ondoko korronteetan ere ikuskera ezberdinak ziren: estoikoak (bertuteak), epikureoak (plazera), zinikoak (askatasun erradikala)... San Agustinen ikuskeran, zoriontsua da Jainkoaren jabe dena.

Akademikoa (Eszeptizismoa)

Eszeptizismoa Elis-eko Pirronek sortu zuen K.a. IV. eta III. mendeen artean. Haren baieztapen nagusia da egia ezin daitekeela ezagutu. Gorgias lehen eszeptikotzat hartu dute adituek (hiru tesiak). San Agustinen garaian eszeptikoak akademikoak deitzen ziren. San Agustin bera ere korronte honen aldekoa izan zen bolada batez, manikeismoa utzi ondoren.

Jakintsua

Jakintsua: Filosofo greziarren ustez, jakintsua da egia ezagutzen duena, ondo bizitzen dakiena, zoriontsua dena. Aristotelesen ondoko korronteetan jakintsuaren ideala garatu zen. Sokratesen intelektualismo moralari jarraituz, jakinduria bertutearekin identifikatu zuten eta horrela giza ideala bihurtu zen.

Entradas relacionadas: