San Agustinen Historiaren Filosofia: Jainkoaren Hiria vs. Lurreko Hiria

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,4 KB

Historiaren Filosofia: Lurreko Hiria eta Jainkoaren Hiria

Alarikoren gudarosteek 410. urtean Erroman sartzeak, hiria suntsitzeaz gain, krisi handia eragin zuen Erromako Inperioan. Horren inguruan gogoeta egin zutenean, erromatar paganoek kristauei leporatu zieten gertatutakoaren erantzukizuna. Beren ustez, kristauek aldarrikatutako biolentziarik ezaren erruz, Erroma soldadurik gabe gelditu zen, eta, bere burua defendatzeko gai ez zenez gero, barbaroek erraz eraso ahal izan zuten. Beraz, paganoen ustez, kristauen Jainkoa zen gertatutakoaren erantzulea, eta ez jentilen jainkoak; azken horiei esker, Erromak aurrerabidea, ospea eta entzutea besterik ez baitzituen ezagutu.

San Agustinen Erantzuna: Jainkoaren Hiria

Agustinek, Jainkoaren Hiria (De Civitate Dei) idatzi zuen paganoen erasoen aurrean Eliza kristaua defendatzeko. Testu horretan, Agustin Hiponakoak historiari buruzko bere ikuspegia eman zuen. Hori dela eta, esan daiteke Agustin izan zela historia unibertsalaren zentzua sistematikoki aztertzen arduratu zen lehen pentsalaria, gertakari historiko hutsetan geratu gabe, ekintzak ulertzen eta haiei zentzua aurkitzen saiatu zen lehena. Idazlan horretan, Erdi Aroan eragin handia izan zuen historiaren filosofia bat eskaini zuen Agustin Hiponakoak. Historiaren filosofia horretan, kristautasunaren apologia egiten da, eta minak eta gaitzak historiaren baitan duten zentzua azaldu nahi izan zituen.

Bi Hirien Arteko Borroka

Filosofia honetan, gizadiaren historia bi hirien arteko borroka gisa agertzen da: Jainkoaren Hiriaren eta Lurreko Hiriaren arteko borroka. Hau da, gizakiak bi taldetan banatuta daude Agustinen arabera:

  • Batetik, Jainkoa mespretxatuz, norbera Jainkoa baino maiteago dutenak (Lurreko hiritarrak).
  • Bestetik, Jainkoa gauza guztien gainetik, norbere buruaren mespretxuraino maite dutenak (Zeruko hiritarrak).

Hortaz, bi hiriek bizitzan jarduteko bi modu irudikatzen dituzte: gorputzarekin bat datorren bizimodua eta arimarekin bat datorrena. Lehenak egoismoa goraipatzen du; bigarrenak, Jainkoa. Bi hiriok gizakien Jainkoaren eta munduaren aurreko jarrerak bereizten dituzte. Jainkoa aukeratzen dutenek eta beren autonomiari uko egiten diotenek Jainkoaren Hirian bizi dira; aldiz, beren burua goraipatu eta Jainkoari uko egiten diotenek Lurreko Hirian bizi dira. Lehenak Jainkoagana hurbiltzen dira; bigarrenek, munduko errealitateak dituzte helburu.

Historiaren Amaiera eta Azken Judizioa

Bi hiri horiek, Jainkoaren Hiria eta Lurreko Hiria, nahasita ageri dira historia guztian zehar, baina amaieran bereizi egingo dira. Izan ere, bi hirien arteko borrokak denboraren amaiera arte iraungo du, eta orduan gertatuko da Jainkoaren Hiriaren garaipen behin betikoa. Hau da, azken judizioaren egunera bitartean, bi hiriak, Jainkoarena eta munduarena, nahasirik agertuko dira. Testuinguru horretan, Erromaren gainbehera ez da munduaren amaiera gisa hartu behar, baina bai azken horretarantz doan etapa baten amaiera gisa. Existitu eta suntsitu egin diren hainbat inperioren arteko bat besterik ez da Erroma.

Baina, garrantzitsuagoa dena, Agustinen aburuz, hondamendiaren kausa ez zen izan erromatar asko kristau egin izana, baizik eta erromatar guztiak kristau ez izatea. Erroma paganoaren luxu- eta plazer-grinak ahuldu zuen Inperioa, eta Erromari geratzen zitzaion itxaropen bakarra kristautasuna zen.

Entradas relacionadas: