San Pauloren Biografia eta Lehen Eliza
Clasificado en Religión
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,69 KB
San Pauloren Biografia
- I. mendeko judu familia batean jaio zen, Tarson (gaur egungo Turkia).
- Aita errabinoa zen.
- Irakaslea: Gamaliel (fariseoa).
- Bere familia ekonomikoki eta sozialki ondo kokatuta zegoen.
- Judua (fariseoa).
- Erromatar hiritartasuna zuen (pribilegioak ematen zizkion).
- Jerusalemen bizi zen.
- Saulo kristauen aurka zegoen.
- Kristauen jazarpenen buru zen.
- Estebanen (lehen martiri kristaua) harrikatzean parte hartu zuen.
- Damaskora bidean Jesusekin topo egin eta kristautasunera bihurtu zen.
- Izena aldatu zuen: Saulo → Paulo.
- Konbertsioa (Eg 9).
- Damaskoko gertaera: Jerusalemetik Damaskora bidaian Jesus agertu zitzaion eta itsu geratu zen. Kristau batek lagundu zion eta kristau bihurtu zen. Bernabek Saulo bataiatu zuen eta bere izena aldatu zuen.
- Hemendik aurrera Jesusen mezuaren aldarrikatzailea izan zen.
- Mediterraneo aldeko lehen kristau elkarteak Paulok sortu zituen, Berri Ona zabalduz.
- Kristautasuna defendatu zuen Jerusalemen egindako kontzilioan, 48. urtean. Bertan erabaki zen kristau izateko ez zela judua izan behar. Ez zen lege judua bete behar kristaua izateko. Kristautasunaren unibertsaltasuna defendatu zuen.
- 4 bidaia, 35.000 kilometro inguru.
- Itun Berriko eskutitz gehienak idatzi zituen.
- Paulok lortu zuen lehen fede sintesi kristaua, kultura grekoarekin lotuz.
- Kristau izateagatik hil zen Erroman.
Erromatar Inperioko Erlijio Giroa
- Enperadoreari gurtza.
- Politeistak ziren.
- Jai handiak erlijioaren inguruan.
- Erritoetan parte hartzen zuten.
- Bide-sare garrantzitsuak eraiki zituzten Inperioa konektatzeko (kaltzadak).
- Aduanak biltzen zituzten mugetan.
- Hizkuntza ofiziala latina zen. Palestinan hebreeraz eta arameraz hitz egiten zen.
- Erromatar Inperioaren nagusitasuna: militarra (inperiorik handiena), kulturala (potentea, Grezian du oinarria, elementu kultural propioak, egitura juridikoa sortu zuten).
Lehen Elizaren Bizitza, Antolaketa eta Kontzeptua
- I-IV. mendeak.
- Elkarren artean bizi ziren.
- Elkarte txikietan bizi ziren Erromatar Inperioan zehar (Jerusalemen, Kaltzedonian...).
- Denak ez ziren juduak.
- Dena amankomunean zuten.
- Otoitza elkarrekin egiten zuten (elkarte txikiak eta Eukaristia).
- Ospakizunak etxe pribatuetan egiten zituzten.
- 3 maila: gotzaina, presbiteroa, diakonoa.
- Gotzaina: elkartea gidatzen zuen.
- Presbiteroa: elkartasuna laguntzen zuen.
- Diakonoa: zerbitzatzen eta laguntzen zuen.
- Eklesia (asamblea).
- Jainkoaren Herria (denok anai-arreba gara, ez dago inor bestearen aurretik).
Kristautasuna Hedatzeko Zailtasunak
I. mendearen amaieran kristautasuna Inperioko hiririk garrantzitsuenetara iritsi zen.
Hau da, Erromatar Inperio guztian zehar zegoen hedatuta.
Hedatze hau ez zen batere erraza izan. Zergatik?
- Botere politikoaren susmoak zeuden. Kristauek uko egiten zioten enperadorea gurtzeari, eta edozein matxinada politikoren erantzule posibletzat hartzen zituzten. Herritar on moduan ez jokatzea leporatzen zieten.
- Garaiko intelektualek ere arbuiatu egiten zituzten. Haien ustez, kristautasuna arrazoiaren aurkakoa zen. Nola egin zitekeen Jainkoa gizaki guztiok salbatzeko?
- Kristauak klaserik apalenetatik zetozen, eskulangileak ziren gehienak, eta horrek zalantzan jartzen zuen klaserik boteretsuenen nagusitasuna.