Sapere Aude eta Fedea: Ilustrazioa eta Ezagutzaren Bideak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,26 KB

KANT; 4. SAPERE AUDE: “Ilustrazioa gizakiaren irteera da bere erruzko adingabetasunetik”

Adingabetasuna: beste pertsonen gidaritzarik gabe ibiltzen ez jakitea. Norbere adimenaz baliatzeko ezintasuna.

Erruzkoa: berez erabaki dezakegu baina kuraia (adorea) falta zaigu. Gizadia historian adingabe bihurtu da → bada garaia hortik irteteko. “Sapere Aude” = Ausartu jakitera = ausart zaitez zure adimenaz baliatzera.

ZERGATIK GARA ADINGABE?

Gure alferkeria eta koldarkeriagatik → naturaz badugu pentsatu eta erabakitzeko gaitasuna. Horregatik tutore batzuei oso erraza bihurtu zaie gure gainetik jartzea.

Tutore: erregea + noblezia, eliza, morala → menpekoak izatea onartu dugu. Gainera tutore horiek gure egoeraz aprobetxatzen dira eta beldurra sartzen digute, koldarkeriaz.

“Sasipaternalistak”

Etxeko abere egin gaituzte, gurdibidetik ateratzen bagara zenbat arrisku dauden esanaz (mehatxua).

Arriskua ez da horren handia eta onartzen ikasten da.

NOLA ATERA ADINGABETASUNETIK?

Adingabetasuna gure 2. natura bihurtu da. (“Kultura da gure 2. natura” - Aristoteles)

Kateatuta gaude, tresna mekanikoz beteta (arauez josita). Katea puskatu, girgiluak hautsiz → gure kabuz ibiltzera ohituz.

Kanten ustez ilustrazioaren bidea mantso egin behar da.

  • XVIII. mendean urrats batzuk ikusten zituen.
  • Kantek posible ikusten zuen XVIII. mendean gizartea aldatzea.
  • Kontuz aldaketa azkarrekin.

Askotan tirano bat bat-batean kentzen denean konturatu orduko beste bat jarri digute.

Iraultzak arriskutsuak dira (aurreiritzi zaharrak kendu eta berriak etorri)


AGUSTIN; 5. FEDEA ETA ARRAZOIMENA

Ezagutzara iristeko bi iturri daude eta biek elkarrekin joan behar dute: fedea + arrazoia.

Ezagutzeko sinetsi egin behar da.

Bat bestearen menpe → “sinesten dut ulertzeko eta ulertzen dut sinisteko”. Filosofia eta teologia batera doaz. Agustinentzat ezagutza bidai espiritual bat da.

Platonen dialektika antzera, berak arrazoia bakarrik hartzen du kontuan.

Agustin → Arrazoiak fedea darama eskutik.

3 ezagutza maila:

  1. Sentikorra: (Platonen doxa) Objektu fisikoen ezagutza.

(Psikologiaren ikuspuntutik pertzepzioa) Ikusten duguna jaso eta integratu gure buruan.

Platoni bezala ez zaio nahikoa iruditzen, ezagutza faltsua da, mundu aldagarriaz dihardu → ez da guztiz baliagarria. Egun baten gauza bat modu batera pertzibitzen dugu eta beste batean beste modu batera.

  1. Zientzia ezagutza: Arrazoiaren behe mailako ezagutza.

Kanpoko datuetatik abiatuz (sentipenak) arrazoimenaren bidez horiei buruzko judizioak egitean datza (baieztapenak).

Ezagutza hau guretzat zientzia da, datuak bildu…

Gizakioi soilik dagokigu, beste izakietatik bereizten gaituena da.

  1. Jakinduria- ezagutza edo kontenplazioa: Gure goi mailako arrazoiak fedearen laguntzarekin betiereko egiak edo ideia eredugarriak ulertzera eramango gaituena. Baina, horietara iristeko aurrekoetan ez bezala, ez da kanpora begiratu behar, barrura baizik.

Zer da ezagutza horrek emango diguna? Zer da gure barruan topatuko dugun hori?

Betiereko egiak: Platonen antzera ideia unibertsalak, egia absolutuak, jainkozkoak (piramidean goi mailan, hierarkiaren erpinean).

Guztiontzat berdinak, ez dira erlatiboak, eta soilik horiek emango digute benetako ezagutza.

Nola iritsi horiek aurkitzera? Norantz egin bidaia:

Lehenik eta behin, barrura begiratu behar dugu (barnerapena).

”Ez atera zeure baitatik, itzul zaitez zeure barnera, egia gizakiaren baitan aurkitzen baita”. Hau da, gure alderdi sakonenean begiratu behar dugu, gure arima sinisdunean.

Barne bidai honetarako: gure borondatea (amor dei) eta jainkoaren grazia edo laguntza behar ditugu. (Gauza txarrak guztiz gure kulpa dira) aipatuta lehendik.

Behin egi horiek deskubritzean, soilik orduan emango da iluminazioa edo argitzapena.

Platonen ongiarekin konparatu. Momentu magiko horrek gure barrua argituko du, benetako ezagutza ezagutzeko gai izango gara eta beraz zoriontsu izango gara.

Entradas relacionadas: