Sare Maila Fisikoa eta Sarbide Maila: Kableatu eta Protokoloak

Clasificado en Informática

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,82 KB

Maila Fisikoa

Igorle eta hartzailearen (DTE) komunikazio txartelen eta transmisio bidearen arteko interfaze fisikoaren arduraduna da. Datu transmisioaren ezaugarriak finkatzen ditu.

RDSI-ren Maila Fisikoa

Telefono-linea digitalaren edo arruntaren bidez ahotsa, irudiak, datuak eta Interneteko zerbitzu digitalak abiadura handian bidaltzea ahalbideratzen duen sare digitala.

10BaseT

  • Manchester kodeketa.
  • 10 Mbps.
  • UTP 3.kategoriakoa edo hobea.
  • 90 m luzerako kableaketa horizontala.
  • RJ-45 konektoreak.

Sare Sarbide-Maila

Igorlearen (DTE) eta sarearen arteko informazio aldaketaren arduraduna da. Sare sarbide-maila (Host To Network edo Network Access):

  • Hartzailearen helbidea edo direkzioa ematen du.
  • Aurreko mailak ez dira sarearen ezaugarriez arduratu behar.

ARP (Address Resolution Protocol)

Fisikoki datuak bidaltzeko MAC (Media Access Control) helbidea behar da:

  • MAC helbidea ordenagailuen sareetan komunikazio txartel bat edo interfaze bati identifikazio bakarra esleitzeko erabiltzen den 48 edo 64 bit-eko balioa da. Identifikatzaile global gisa garatu da.
  • ARP protokoloak bi funtzio betetzen ditu: Lehenengoa IP helbidea jakinik, dagokion MAC helbide fisikoa lortzea, eta bigarrena beste makina batzuen eskakizunei erantzutea.
  • Direkzio bikote hau taula baten gordetzen da. Helbide bat taulan ez badago, ARP protokoloak IP helbidearen jabea nor den galdetzen hasten da, eta dagokion zerbitzaritik erantzuna jasoko du.

RARP (Reverse Address Resolution Protocol)

ARP protokoloaren kontrakoa egiten du: MAC helbidea IP helbidean bihurtzen du.

Pare Bihurritua

Abantailak:

  • Errazena.
  • Kostu gutxikoa.
  • Kilometroko sareak sor ditzake.

Desabantailak:

  • Eremu elektromagnetiko handiak baldin badaude, zarata asko bereganatu dezake.
  • Interferentzien gehiengo bat ezabatu nahi bada, beharrezkoa da kanpoko babes geruza batez estaltzea.
  • Goi maiztasunetan korrontea, kablearen kanpoko azaletik doa eta honek igorpen abiadura murrizten du.

Kable Koaxiala

Banda zabaleko eta ebakidura zirkularreko kable mota da, aldi berean datu, ahots eta bideo seinale ugari transmititzeko aukerak ematen duena.

Osagaiak:

  • Erdiko eroalea.
  • Haren inguruan ezarritako dielektrikoa.
  • Bion inguruan bildutako beste eroale zentrokide bat.
  • Kanpo estaldura babeslea.

Erabilerak:

Erabilera ugari ditu, hala nola kable bidezko telebista, banda zabalaren bidezko transmisioa eta abar:

  • 50 Ω-ko kable koaxiala: transmisio digitalak (oinarri banda).
  • 75 Ω-ko kable koaxiala: Transmisio analogikoak (banda zabala).

Gehienetan abiadura handiko eta kilometroetako distantzietako igorpenetan erabiltzen da. Banda zabalera handia (500 MHz) eta zaratarekiko immunitate bikaina dauka. Horrela kilometro bateko luzeran:

  • Abiadura < 10Mbps da 50 Ω kableetan.
  • Abiadura < 150mbps da 75 Ω kableetan.

Kommutazio zentralen arteko konexioetan eta ordenadoreko sare hurbiletan erabiltzen dira, baita ere kable bidezko telebistan.

  • Oinarri-bandako instalazio oso sinplea eta ekonomikoa da. Sare lokaletan asko erabiltzen da.
  • Banda zabaleko instalazioak langile espezializatuak behar ditu. Hala ere, datuen, ahotsaren eta telebista seinaleen igorpena ahalbideratzen du.

Abantailak:

  • Kilometroetako sareak.
  • Banda zabalera handia.
  • Interferentziekiko immunitate handia.
  • Telefonia zein telebista analogikoa.

Desabantailak:

  • Kable koaxial batzuk oso garestiak dira.
  • Kablea zurrun samarra bada, instalazioa konplexua izaten da.

Entradas relacionadas: