Sare Topologiak: Eraztun eta Zuhaitz Sareen Ezaugarriak

Clasificado en Informática

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,86 KB

Eraztun Sare Topologia

Sare-topologian, eraztun itxurako zirkuitu itxi batera konektatuta dauden terminalez osatutako sare-mota da, terminal nagusirik ez duena. Eraztun honek ez du muturrik (ez du linea-amaierakoen beharrik). Nodo bakoitzak errepikagailu bat bezala jokatzen du, datorkion informazioa irakurri eta dagokion nodora iritsi arte berriro bidaliz.

Eraztun Sare Topologiaren Ezaugarriak

  • Aplikazioa: Ekipo guztien artean sarearen ahalmena berdintsu banatu behar denean erabiltzen da, baita abiadura handiko estazio gutxi konektatu behar direnean ere.
  • Zailtasuna: Mezuen igorpena erraza da, norabide bakar batean doalako, eta beraz, estazio igorleak mezua jaso behar duen ekipoaren norabidea soilik behar du. Hardware aldetik nahiko korapilatsua da.
  • Erantzuna: Trafikoa handia denean, sistemaren erantzuna nahiko egonkorra da. Itxarote-denbora ia ez da aldatzen nodo berriak konektatzean.
  • Fidagarritasuna: Estazio baten hutsak sistema osoa gelditzea ekar dezake.
  • Zabalpena: Sistemaren zabalpena oso erraza izaten da topologia honetan.

Eraztun Sare Topologiaren Abantailak

  • Kablearen luzera oso txikia da.
  • Nodo bakoitza errepikagailu bat da, bere barnetik doan seinalea anplifikatzen baitu; honen ondorioz, distantzia luzeetarako erabil daiteke.
  • Topologia honetako sare gehienetan mezuak norabide berdinean joaten dira; beste batzuetan bi norabideetan izaten da. Horietan, sarea bi nodoen artean ebakitzean, eraztun-topologia galtzen du eta mezua beste norabidetik helmugara iristen da.

Eraztun Sare Topologiaren Desabantailak

  • Sarearen fidagarritasuna errepikagailuen menpe dago.
  • Nodo bat matxuratzen bada, sarea matxuratzen da.
  • Arazoen azterketa zaila izaten da.
  • Sare mota honetan aldaketak eta konfigurazio berriak besteetan baino zailagoak dira, mezuen igorpena galarazten delako.

Zuhaitz Sare Topologia

Zuhaitz-sareak, sare-topologian, bi izar-sare edo gehiagoren konbinazioz sortutako sarea da, zuhaitz adarkatuaren itxura duena. Izar-sare bakoitza sare lokal bat da, eta terminal guztiak terminal nagusira konektatzen dira; gainera, izar-sare bakoitzeko ordenagailu nagusia bus izeneko hari nagusira konektatzen da. Beraz, zuhaitz-sarea izar-sarez osatutako bus-sarea da. Besteak beste, campusetan erabiltzen da. "Izar banatua" ere deitzen zaio. Zuhaitzaren adar kopuruak muga bat du, mezuen igorpen-abiaduraren araberakoa.

Zuhaitz Sare Topologiaren Abantailak

  • Zabaltzeko erraza da.
  • Erroreen identifikazioa eta isolamendua errazten ditu.

Zuhaitz Sare Topologiaren Desabantailak

  • Sistema osoaren funtzionamendua adar nagusiaren menpe dago. Honek huts egiten badu, sare osoa gelditzen da.

Entradas relacionadas: