Sare Topologiak eta OSI Eredua: Konexio Motak eta Datu Transmisioa

Clasificado en Informática

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,23 KB

Sare Topologiak: Konexio Motak eta Ezaugarriak

Topologiaren arabera, sare baten topologia ordenagailuak eta transmisio-bideak (kableak) konektatzeko dauden aukera desberdinak dira:

Bus Topologia

Transmisio-bideak bus izena du eta ordenagailu guztiek konpartitzen dute. Kable bakarra dauka (ardazkidea). Ordenagailu bakoitza, bata bestearen atzetik konektatzen da. Kablearen muturrak akabatzaile izeneko konexio berezi batekin amaitzen dira.

Eraztun Topologia

Konexioei dagokienez, bus topologiaren antzera konektatzen dira, baina kasu honetan itxia da. Informazioa eraztunetan zehar bidaiatzen du eta ordenagailu bakoitzak erabakitzen du informazio hori berarentzat den ala ez, bakoitza bere sare txartelaren helbidearen bidez identifikatzen delako. Berarentzat ez bada, ondorengo ekipoari pasatzen dio; bestela, jasoko du.

Izar Topologia

Ordenagailu guztiak gailu berezi (nodo) batera konektatuta daude kable bidez. Nodoa dagokion ordenagailuari informazioa transmititzeaz arduratuko da. Kontzentradore (HUB) bat edo konmutadore (Switch) bat izan daiteke. Sare topologiarik erabiliena da konputagailu-sareetan.

Amaraun Topologia

Amaraun sareko topologian, estazioak bata bestearekin konektatuta daude, bide batetik edo bestetik. Amaraun sarean, baliabide desberdinak daude helburura heltzeko.

Zuhaitz Sareak

Zuhaitz-sarea izar sare bi edo gehiago konbinatzean sortutako sarea da. Egitura horretan, izar sare bakoitza sare lokal bat da, eta sare lokal horretako terminal nagusira konektatuta daude.

OSI Eredua: Datu Transmisioaren 7 Mailak

OSI ereduak sarean barrena datuak transmititzeko era azaltzen du. OSI ereduak ekipo informatikoen arteko datu transmisioa 7 maila edo geruza ezberdinetan banatzen du, horrela maila bakoitza transmisio prozesu osoaren atal bat gauzatzeaz arduratuko da. Erabiltzaileak zazpi geruza hauetatik bi geruzekin soilik elkar eragiten du: lehen geruzarekin, maila fisikoarekin (instalazio bateko kableak), eta azken geruzarekin, aplikazio mailarekin.
  1. Aplikazio Maila: Fitxategi edo programen eta komunikazio-protokoloen arteko konexioa.
  2. Aurkezpen Maila: Komunikazio-protokoloan bidaltzen diren datuak kodetzea eta deskodetzea.
  3. Saio Maila: Beheko mailen arteko komunikazioaren koordinazioa eta datu-transferentziaren norabidearen kontrola.
  4. Garraio Maila: Datuen transmisioan sortutako erroreen zuzenketa eta datu fidagarrien transmisioa.
  5. Sare Maila: Datuen kommutazioa eta bideratzea.
  6. Lotura Maila: Datuen arteko lotura.
  7. Maila Fisikoa: Konexio fisikoak.

Jorge Manrique: Estiloa eta Transzendentzia

Jorge Manrique:
  • Estiloa: Obra nabarmentzen da adierazpen soil eta landuagatik. Erabilitako estrofa bikoiztutako seikotea da (arte txikiko 6 bertso), kontsonante errimadun hautsitako oinarekin.
  • Transzendentzia (inpaktua): Egilearen ikuspegi pertsonala. Manriquek elegia aukeratzen du (sentimenduen poema), maite baten heriotzagatik sentimendu mingarriak, heriotzaren pertsonaiari itxura berri eta gozoagoa ematen dio. Azkenik, heriotzaren gaia berrituta agertzen da ospearen presentziari esker. Ezaugarri argi eta garbi aurre-errenazentista.

Erromantzeak: Espainiako Literatura Popularraren Adierazpena

Erromantzeak: Espainiako literatura herrikoiaren lehen adierazpentzat hartzen da. Poema lirikoak edo epiko-lirikoak dira, zortzi silabako bertso kopuru batekin, errima asonantearekin bikoitietan, eta ahoz transmititzen ziren. Bi taldetan banatzen dira:
  • Erromantze Zaharra: Anonimoa da eta XVI. mendearen erdialdera arte hartzen du. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen ziren.
  • Erromantze Berria: XVI. mendearen erdialdetik aurrera idatzitako testuak dira, egile kultuek idatziak.

Jatorria eta Transmisioa

  • Teoria Tradizionalista: Kanta epikoetatik datozela baieztatzen du.
  • Teoria Indibidualista: Erromantzeak egile anonimoek konposatu zituztela defendatzen du.

Entradas relacionadas: