Sareen Oinarriak, Posta Elektronikoa eta Negozio Ereduak

Clasificado en Informática

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,67 KB

Konexio motak

Kableatuak: Datuen transmisioa kable fisiko baten bidez egiten da; kobre bihurrituko parea, koaxiala edo zuntz optikokoa izan daiteke.

Hari gabekoak: Datuak airearen bidez transmititzen dira, uhin elektromagnetikoen bidez; antenak erabiliz igortzen eta jasotzen dira.

Intranet eta Extranet

Intranet

Sare informatiko bat da, erakunde baten barruan eta modu pribatuan datuak eta informazioa partekatzeko Interneteko protokoloa erabiltzen duena; erakundeko kideek baino ez dute bertara sartzeko aukera.

Extranet

Sare pribatu bat da, Interneteko protokoloak eta azpiegitura erabiltzen dituena datuak eta informazioa modu seguruan partekatzeko.

Cookie-ak

Webguneek erabiltzailearen nabigatzailean gordetzen dituzten testu-fitxategi txikiak dira, bisitariari buruzko informazioa gogoratzeko, hala nola erabiltzaile-lehentasunak, saio-hasierako datuak edo erosketa-orgatxo bateko elementuak.

  • Abantailak: Nabigazio-esperientzia pertsonalizatuagoa eta eraginkorragoa; saio-hasierako datuak eta lehentasunak gogoratzen ditu.
  • Desabantailak: Pribatutasunerako arriskuak, publizitate inbaditzailearen eraginpean egotea edo informazio pertsonala lapurtzea.

Posta elektronikoaren protokoloak

POP (Post Office Protocol)

Abantailak

  • Posta ordenagailura deskargatzen da; beraz, offline lan egin dezakezu.
  • Zerbitzariaren memoria ez da betetzen, mezuak bertatik ezabatzen direlako.

Desabantailak

  • Mezuak gailu batean bakarrik geratzen dira; ez da sinkronizatzen.
  • Gailua galduz gero, posta ere gal daiteke backup-ik ez badago.

IMAP (Internet Message Access Protocol)

Abantailak

  • Mezuak zerbitzarian gordetzen dira; edozein gailutan sinkronizatzen dira.
  • Karpeta eta antolaketa gailu guztietan berdina da.

Desabantailak

  • Zerbitzariak lekua azkarrago betetzen du.
  • Interneteko konexioa behar du; offline ez du ondo funtzionatzen.

Sare sozialak enpresaren ikuspegitik

Abantailak

  • Marka ezagutaraztea eta publizitate merkea.
  • Bezeroekin komunikazio zuzena.
  • Datu eta estatistika erabilgarriak lortzen dira.

Desabantailak

  • Iruzkin negatiboek ospeari kalte egin diezaiokete.
  • Edukia sortzeak denbora eta baliabideak eskatzen ditu.
  • Segurtasun eta pribatutasun arriskuak.

Negozio ereduak

ModeloaDefinizioaAdibidea
B2BEnpresen arteko merkataritza-transakzioak. Horietako bat handizkakoa da; bestea, minorista.Alibaba
B2CEnpresak produktuak edo zerbitzuak zuzenean azken kontsumitzaileari saltzen dizkio.Asos
B2B2CB2B eta B2C biltzen ditu; enpresak plataforma berean saltzen dizkie bi segmentuei.AliExpress
C2CProduktuak azken kontsumitzaileen artean salerostea; plataformak bitartekari gisa jarduten du.Wallapop

Ordainketa motak

Ordainketa motaEzaugarriak
Banku-transferentziaOhikoa eta segurua.
Banku-txartelaOso erabilia.
Cash on DeliveryPaketearen entrega ordaintzean egiten da.
KriptotxanponakInternazionalak eta dezentralizatuak.

Entradas relacionadas: