Saskibaloiaren Oinarriak: Arauak, Teknikak eta Historia

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,34 KB

Saskibaloiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Jolas Eremua eta Baloia

Jolas Eremua

28 m luze eta 15 m zabal. Bertan erdiko marra eta zirkulua marrazten dira, baita 6,75 m-ko marra ere.

Baloia

Azalera kautxozkoa edo material sintetikoarekin egina. Tamaina eta pisua aldakorra da adinaren eta sexuaren arabera.

  • Senior mailan: 600 eta 650 g.
  • Perimetroa: 75 eta 78 cm.

Arauak eta Denbora

Arerioarekin Harremanak (Falta Pertsonalak)

Ezin da baloia duen arerio bat ukitu. Ni geldirik banago eta bera nirekin estalketa egiten badu, beraren falta da (falta pertsonalak deritze).

  • Arerioa jaurtitzen ari bazen: Bi jaurtiketa libre egiteko aukera.
  • Jaurtiketa egiten ez bazen: Alboko marratik sakea egiteko aukera.

Denbora

  • 8 segundoko araua: Baloia 8 segundo igaro baino lehen pasa beharko du eremuz.
  • 3 segundoko araua: Erasoan dagoen jokalari bat ezin izango da egon 3 segundo baino gehiago arerioen eremuan, baloia eskuratu gabe edo jaurtiketarik egin gabe.

Oinarrizko Ezaugarri Teknikoak

Teknika Nagusiak

  • Defentsarako lekualdaketak
  • Botea eta norabide aldaketa
  • Pasea
  • Jaurtiketa

Paseak

Pase mota nagusiak:

  • Bularrekoa
  • Bularrekoa botearekin
  • Burugainekoa
  • Esku batekin
  • Beisbolekoa

Boteak

  • Babeserako botea: Arerio bat oso gertu dagoenean erabili.
  • Aurreratzeko botea: Lasterketan goazenean egiten da.

Jaurtiketa

Jaurtiketa egiteko teknika:

  1. Egingo duen besoaren ukondoa altxaturik eta saskirantz bideratua.
  2. Baloia, jaurtiko duen eskuaren atzamarretan kokatu, kopetaren aurretik eta saskira begiratuz.
  3. Hankak uzkurtu eta gero luzatu.
  4. Zorutik jaurtitzen bada: besoa luzatzeko aprobetxatu hankaren luzamendua.
  5. Airean egonez: eskumuturreko kolpe batez lagunduko diogu luzaketari. Atzamarrak izango dira baloia ukitzen duten azken elementua.

Izkin Egitea (Fintak)

  • Jaurtiketarena: Jaurtiketaren finta egin ondoren barrurantz jotzen dugu.
  • Irteerarena: Ibilbide bat egiten hasten gara eta gero norabidea aldatzen dugu.
  • Pasearena: Pase bat irudikatzen hasten gara eta gero jaurtiketa egiten dugu.

Errebotea

Jaurtiketa egin ostean kanastarekin talka egin ondoren ateratzen den baloia da. Bi taldeak saiatuko dira baloia hartzen besteak baino lehen.

Blokeoa

Taldekide baten defentsa egiten ari den mugimendua oztopatzean datza.

Jokatzeko Sistema eta Historia

Jokatzeko Sistema

Adibidez, 2-4-3 joko sistema, defentsa sistema eta defentsa bakana.

Historia

Estatu Batuetan jaio zen 1891. urtean, Massachusetts-eko Springfield hirian. Apaiz luterano bat izan zen jokoaren sortzailea.

Bere helburua ikasleek neguan ezin zutenez futbola eta beisbola praktikatu, forma fisikoa ez galtzeko asmatu zuen saskibaloia.

Jatorrizko Arauak

Jatorrizko arau nagusiak:

  • Baloia arerioaren saski batean sartu.
  • Korrika egin behar baloia botaz.
  • Ezin zen arerioa lurreratu.

Entradas relacionadas: