Sedentarismoa: XXI. Mendeko Epidemia eta Osasun Onurak

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,66 KB

Sedentarismoa: XXI. Mendeko Epidemia

XXI. mendean, sedentarismoa epidemia bilakatu da, eta hainbat gaixotasun kronikoren aurrerapen azkarra sustatzen du, hala nola obesitatea, bihotzeko gaixotasunak eta diabetesa.

Sedentarismoaren Eraginak

Immunitate Sistema

Jarduera fisikoa egiten ez dutenek erraztasun handiagoa dute arnas infekzioak jasateko.

Minbizia

Sedentarismoa koloneko minbiziarekin erlazionatuta dago.

Hipertentsioa

Zain eta arteriak gogortzen ditu, tentsioa igoaraziz.

Odolaren Kolesterola eta Azukrearen Oreka

Kirola eginez, kolesterolaren maila gutxitu egiten da eta azukrea orekatuago egoteko laguntzen du.

Miokardio Infartua

Bihotzaren arteriak estutzen dira hipertentsioa, kolesterola eta tabakoaren eraginez, baita jarduera fisikorik ez egitearren ere.

Ariketa Fisikoaren Onurak

ONURAK:

  • Norberaren gaitasun kardiorrespiratorioa hobetzen du, biriken eraginkortasuna areagotuz. Bestalde, triglizeridoen jaitsiera nabarmena izaten da.
  • Bihotzaren eraginkortasuna areagotzen du ariketa fisikoak.
  • Hipertentsioa murrizten du.
  • Bihotzekoak zein ictus-ak txikiagotzen ditu.
  • Gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzen laguntzen du.
  • Antioxidanteen sortzea sustatzen du.
  • Entrenamendu erregularrak gihar tonoa eta zainen egoera hobetzen du.

Egokitzapen Sakonak Ariketa Fisikoari Esker

EGOKITZAPEN SAKONAK:

Sistema Kardiobaskularra

Bihotzeko prestakuntzaren ondorioz, bihotz indartsua, gaitasun handikoa eta bizkorra izango da, gaitasun sistoleko handiz hustuko dena, eta bolumen minutua ziurtatu ahal izango duena. Bihotza gehiago beteko da eta hobeto hustuko da bolumen sistolekoaren errendimendua handituz. Bolumen sistorikoa x bihotz gaitasuna.

Arnasa Sistema

Biriken eraginkortasuna areagotzen da, ariketan zehar, oxigeno gehiago eta erosoago hartu ahal izango dugu. Gainera, gainalde albeolarra handituko da, gas trukaketa eraginkorragoa bihurtuz. Egokitzapenari esker, arnasketa gutxiago beharko dira giharrek beharko duten oxigeno kopuru berdina garraiatzeko; beraz, arnas maiztasuna gutxitzen da.

Sistema Metabolikoak

Odolak garraiatzen duen globulu gorri eta hemoglobina kopurua nabarmenki handitzen da, oxigeno gehiago eramanez. Mitokondrien kopurua eta tamaina handitu eta entrenatuta dauden pertsonek errazago lortzen dute energia erregai energetiko desberdinengatik; glukosa (glukogeno) eta gantzak, alegia, proteinak. Oro har, jarduera fisikoak atsedeneko metabolismoa bizkortzen du gastu energetikoa handituz (sokasaltoan, eliptika eta arrauna).

Entradas relacionadas: