Segurtasun Funtzionala: Kontzeptuak eta Arauak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,18 KB
Segurtasun Funtzionala: Zer da eta zertarako balio du?
Segurtasun funtzionalak, gertaera bat edo gehiagoren aurrean, prozesua egoera seguru batera eramateaz arduratzen den segurtasun-sistema bat osatzeko interkonektatzen diren gailu sorta zabalari egiten dio erreferentzia.
Segurtasun funtzionalak erreferentzia egiten die segurtasun gaietan parte hartzen duten osagai edo azpisistema elektriko/elektroniko/programagarriei, zeinek edozein gertaeraren aurrean erantzun egokia ematen duten.
Zer da Segurtasun-PLC bat?
Diagnostiko maila egokia (handia) duten PLCak dira, seinaleen akatsak detektatu ditzaketenak, nahiz eta funtzionamenduan/erabilpenean ez egon. Haien ohiko funtzionamendu modua “lo” egoeran da; normalean pasiboak diren sistemak dira, aurretik zehazturiko gertaera baten zain daude funtzionamenduan jartzeko.
Laburki esanda, euren funtzionamendua beharrezkoa denean, funtzionamendurako kondizio bikainetan egoteko orientaturik dauden ekipoak dira. Horretarako duten ezaugarri nagusiena da bai barneko bai kanpoko akats posibleak ekipoari diagnostikatzeko gaitasuna dutela.
Segurtasun-PLCen abantailak
- Software liburutegi eta tresnak ditu funtzioen funtzionamendu bikaina bermatzeko.
- Dokumentazio gutxiago behar.
- Ingeniaritza ordu gutxiago, konfigurazio mota bakoitzerako konponbide argiak daudelako.
- Diagnostikoak ekipoen barne doaz, zihurtaturiko hardware batekin; horrela, haien prestaketa/lantzea murriztuz.
- Ekipoen mantenimendua murrizten da, oro har, diagnostikoen erabilerari esker.
PL (Performance Level) eta SIL (Safety Integrity Level)
Sistema batek bermatu behar duen arrisku-murrizketa maila zehazten duten segurtasun-sistemak dira PL eta SIL.
PL (Performance Level)
ISO 13849 arauaren arabera, segurtasun-sistemaren segurtasunari dagokien atalek beharrezko segurtasun-funtzioa aurrera eramateko duten gaitasuna/kapazitatea zehazten du.
SIL (Safety Integrity Level)
IEC 62061 arauaren arabera, arrisku batek izan ditzakeen kalteen larritasuna, arriskuaren aurrean egondako denbora eta maiztasuna, ekiditeko aukerak eta gertatzeko probabilitatea zehazten ditu.