Segurtasun Kolektiboaren Porrota eta II. Mundu Gerraren Ondorioak
Clasificado en Griego
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,2 KB
Segurtasun Kolektiboaren Porrota eta Gerrarako Bidea (1930-1939)
Nazioen Elkartearen eraginkortasun eza faxismoaren aurka
- Japoniak, Italiak eta Alemaniak kanpo-politika erasotzaile eta espantsionistak hasi zituzten.
- Lehengaiak kontrolatzeak harrokeria bultzatu zuen.
- Japoniak Mantxuria inbaditu eta protektoratua ezarri zuen, baina ondoren kanporatua izan zen.
- 1933an, Hitlerrek aldaketak egin zituen.
- Alemaniak Nazioen Elkartea utzi eta geroago Sarre eskuratu zuen (1935).
- Hitlerrek Renania eskualdea militarizatu zuen.
- 1935ean, Italiak Etiopia inbaditu zuen, eta Nazioen Elkartetik kanporatua izan zen.
Faxismoaren arteko lankidetza
- Italia Alemania naziaren alde jarri zen.
- Bien arteko lankidetza areagotu zen.
- Erroma-Berlin Ardatza sortu zen (1936).
- Hitlerrek, Japoniak eta Italiak Sobietar Batasunaren kontrako Antikomitern Ituna sinatu zuten.
Baretze-politikaren porrota
- Alemaniak espantsio prozesua hasi zuen.
- Alemaniaren eskakizun guztiak onartu ziren, gerra ez pizteko asmoz.
- 1938an, alemaniarrek Austria inbaditu zuten (Anschluss).
- Ondoren, Txekoslovakiaren txanda iritsi zen.
- Sudeteetan alemaniar asko zirenez, Chamberlainek Hitlerri eman zion lurraldea (1938), lurralde gehiago ez eskatzeko baldintzapean.
Municheko Konferentzian, Frantziak, Italiak eta Britainia Handiak Hitlerren eskakizunak onartu eta Txekoslovakia osoa eman zioten.
Gerraren eragilea: Poloniaren inbasioa
- Hitlerrek Polonia ere nahi zuen.
- Poloniak Frantziarekin laguntza-ituna zuen.
- Alemaniak SESBekin ezkutuko itun bat sinatu zuen (Ez Erasotzeko Ituna).
- Horrela, Alemaniak Polonia lortu zuen, eta SESBek Finlandia eta Baltikoko estatuak.
- 1939an, Hitlerrek Polonia inbaditu zuen.
- Britainia Handiak eta Frantziak Polonia babestu eta II. Mundu Gerra hasi zen.
Gerraren Ondorioak
Galera ekonomikoak eta berreraikuntza
Bi erakunde nagusi sortu ziren:
- Nazioarteko Diru Funtsa (NDF)
- Nazioarteko Berreraikuntza eta Garapenerako Bankua (NBGB)
Helburua: ekonomia berreraikitzen laguntzea eta munduko finantza-sistema berria sortzea.
Aldaketa politikoak
- Europako potentziek indarra galdu zuten.
- SESB eta AEB munduko potentzia indartsuenak bilakatu ziren.
- Sobietarren eta Amerikarren arteko tirabirek Gerra Hotza eragin zuten.
Nazio Batuen Erakundea (NBE)
50 herrialde baino gehiagoko ordezkarien bilera egin zen: San Franciscoko Konferentzia. NBEren 4 helburu nagusiak:
- Pertsonen eskubideak babestea: bereizketarik egin gabe.
- Bakeari eustea: sartu aurretik konpromisoa hartu behar dute.
- Herrien determinazio librea: inperioak deskolonizatzeko ateak ireki ziren.
- Herrien arteko lankidetza: hainbat erakunde sortu ziren elkarri laguntza emateko.
Erabaki garrantzitsuenak Segurtasun Kontseiluak hartzen ditu.
Segurtasun Kontseiluko kide iraunkorrak (beto eskubidea dutenak): AEB, SESB, Britainia Handia (BH), Txina eta Frantzia.