Segurtasun-uhalen eta Diagnostikoaren Oinarriak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,88 KB

1. Segurtasun Uhalen Funtzioa

Derrigorrezkoak

  • Gorputza finkatu, inertzia murrizteko.
  • Indarra uniforme banatu (torax/aldaka).
  • Lesioen larritasuna nabarmen gutxitzen dute.
  • Homologazio zorrotzak betetzen dituzte.

2. Osagaiak

Euskarriak

  • Karrozeriako finkapen sendoak.
  • Talketan karga nagusia jasaten dute.

Finkapen Osagaiak

  • Torloju, azkoin, errematxe bereziak.
  • Material oso erresistentea erabiltzen da.

Uhala

  • Ez-luzagarria, ehun sintetiko oso gogorra.
  • Marruskadura eta higadurarekiko erresistentzia du.
  • Gorputzeko presioa banatzeko diseinatua.

Finkalekua (Hebilla)

  • Lotu eta askatzeko balio du.
  • Talketan ez da askatu behar; segurua da.

Karretea (Erretraktila)

  • Uhala automatikoki biltzen eta askatzen du.
  • Mugimendu normaletan malgua da.
  • Blokeo mekanismoa: frenaldi edo kolpean inertziagatik aktibatzen da.

3. Pretentsoreak

  • Talka detektatzean uhala tenkatzen dute.
  • Gorputza aurrera mugitu ez dadin, inertzia gutxituz.
  • Airbagekin koordinatuta funtzionatzen dute.

Mota

  1. Piroteknikoak (ohikoenak): karga txiki batek mekanismoa aktibatzen du.
  2. Mekanikoak: masa/inertzia bidez funtzionatzen dute.

4. Funtzionamendu Printzipioa

  1. Autoa mugitzen denean, uhala askatzen da.
  2. Mugimendu bortitza edo kolpea gertatzean, karretearen blokeo-sistema aktibatzen da.
  3. Pretentsoreak aktibatzen dira (milisegundoetan).
  4. Uhala gorputzari estu eusten dio, lesio gutxiago eraginez.

5. Puntu Garrantzitsuak Azterketarako

  • Uhalak segurtasun pasiboa osatzen dute.
  • Ez dute luzatu behar.
  • Finkapen puntuak karrozeriara soldatuta egon behar dira.
  • Uhal okertua edo bihurritua izatea arriskutsua da.
  • Pretentsorea eta airbag sistema bateratu gisa funtzionatzen dute.

Diagnostiko Elektronikoa

  • ECUk sentsoreen seinaleak erreferentzia-balioekin konparatzen ditu.
  • Muga bat gainditzen denean, DTC (Diagnostic Trouble Code) bat sortzen da.
  • DTC motak: iraunkorrak, zain daudenak eta historikoak.
  • OBD konektoreak 16 pin ditu: elikadura, masa eta komunikazio-lerroak.
  • Sentsoreek seinale analogikoak, digitalak edo PWM bidaltzen dituzte.
  • Aktuatzaileak ECUk kontrolatzen ditu seinale elektriko modulatuen bidez.
  • Sistemak datu errealen irakurketa (live data) ahalbidetzen du.
  • Diagnosi-ekipamenduak aktuadoreen probak egitea uzten du.
  • ECUk freeze frame datuak gordetzen ditu (akatsa gertatu zen uneko baldintzak).
  • Konponketa egin ondoren, DTCak ezabatzen dira eta gidatze-zikloa egiaztatzen da.

Entradas relacionadas: