Sekuentzia Didaktikoa: Gida Praktikoa eta Osatua
Clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,47 KB
Dokumentu honek sekuentzia didaktiko bat diseinatzeko eta planifikatzeko jarraibideak eskaintzen ditu, hezkuntza-prozesu eraginkor bat lortzeko helburuarekin.
Sekuentziaren Datu Nagusiak
Sekuentziaren Izenburua (Gaia)Sekuentzia didaktikoaren gaia zehaztu beharrekoa da. Hemendik abiatu behar dugu sekuentzia didaktikoa. Gomendagarria da gaia lehen gaitasunean agertzea. |
TeknikakEmandako teknikak derrigorrez erabili behar dira. |
1. Gaitasunak
Gaitasun bakoitzean honakoak agertu behar dira:
- a) ZER (ikasleek ikasten ikasiko dutena) –tzea.
*Hemen gaiarekin zuzeneko lotura duena jarri. - b) NOLA (nola egingo duten) –inez.
*Hemen zerbait praktikara eramanda jarri. - c) ZERTARAKO (gaitasunaren helburua, lortzeko zer).
*Helburu batzuk zeharkakoak izan daitezke: sozializazioa, autonomia, autoestimua… –ko.
*Hemen praktikan jarritakoa azaldu.
*Gainera, sekuentzian prozesuak landuko direnez, prozedurazko aditzak agertu behar dira (ikus taula).
Hiru irizpide hauek jarrai daitezke:
- Burua erabiliz (aditzak: hausnartu, identifikatu, bereizi…)
- Produkzioa (aditzak: irudikatu, diseinatu, sortu…)
- Teknika (aditzak: materiala egokitasunez erabili…)
2. Edukiak
Goiko gaitasunen araberakoak izan beharko dira. Kontuan hartu landuko diren ikasgaiak. Hemen ez dira subjekturik ezta aditzik jartzen.
KontzeptuakOinarrizko edukien definizioa edo mugatze semantikoa. Tipologiak, motak... | ProzedurakKontzeptuzko edukien aplikazioa, erabilera, azalpena... | JarrerakLanduko diren balioak, batez ere ikasleen esparru afektibotik. |
3. Metodologia
Metodologia atalean, zereginak eta denborak zehaztuko dira:
- Lehen gaitasunean, gomendagarria da ikasleek hausnartzeko zerbait jartzea (ikasleen aurrezagutzak ezagutzeko).
- Ikasleek praktikan jartzeko zerbait (adibidez, kartel bat egitea).
- Ebaluatzeko ekintza bat (adibidez, ikasleek egindakoa azaltzea).
Gaitasun zenb. | Zeregin mota | IKd | IRKd | Gela mota | Teknikak | Material eta Tresnak | Talde mota |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Goiko gaitasunetatik zeintzuk landuko diren zeregin bakoitzean. | Hiru zeregin mota agertuko dira:
Zereginak zailtasunaren edo konplexutasunaren arabera sekuentziatu (sinpletik konplexuenera) eta aditz denbora honekin: “aztertuko ditugu”. | Ikasleak zeregin bakoitza egiteko beharko duen denbora. | Irakasleak zeregin berean beharko duen denbora (aurreko edo ondorengo antolaketa barne). | Zeregin bakoitzaren espazioak zehaztu. | Emandako teknikak eta norberak asmatutakoak ere jar daitezke (ahozko/idatzizko azalpenak, etab.). | Zeregin bakoitzeko tresnak (erremintak, arkatza, kamera, etab.) eta materialak (gainerako guztia) zerrendatu. | Banaka edo taldeka (zenbat kide?). |
4. Ebaluazioa
Gaitasun zenb. | Ebaluazio Tresnak | Ebaluazio Irizpideak |
---|---|---|
Goiko gaitasunen zenbaki berdinak. | Gaitasun bakoitza ebaluatzeko erabiliko diren tresnak, hau da, ikasleek ekoitzitako guztia edota irakasleak frogak eskuratzeko tresnak (lanak, galdera-sortak, ahozko azalpenak, azterketak, behaketa, etab.). *Behaketa, batez ere, ikasleen jarrera ebaluatzeko erabiltzen da. | Ezartutako gaitasun berberak agertu behar dira hemen, modu egokian egin direla adieraziz. Adibideak:
|