Sentsazioa eta Pertzepzioa: Giza Zentzumenak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,98 KB

Sentsazioa eta Pertzepzioa

Sentsazioa: Garunean sortzen den inpresioa da, kanpoko edo barruko ingurunetik etorritako estimulu baten ondorioz.

Pertzepzioa: Estimuluak antolatu eta objektu batzuk besteengandik bereizi ahal izateko aukera da.

Gestalt-aren legeak: "Forma" edo "irudia" esan nahi du. Teoria horrek hau azaltzen du: pertzepzioaren fenomenoa osotasun gisa ematen dela, eta elementu edo zati txikiagotan banaturik aztertzen saiatuz gero (elementalismoa) osotasun hori desagertu egiten dela.

Sentsazio Motak

  • Esterozeptiboak: Kanpoko mundutik datozen estimuluak jasotzen dituzten sentsazioak dira.
  • Intrazeptiboak: Organismoaren barne-ingurunetik datozen estimuluak jasotzen dituzten sentsazioak dira.
  • Propiozeptiboak: Muskuluetatik informazioa garunaren kortexera eta zerebelora bidaltzen dute.
  • Biszeralak: Organoetan daude eta seinale edo informazioa bidaltzen dute.

Zentzumenak

Ukimena

Objektuen nolakotasun ukigarrien gaineko informazioa ematen duen zentzumena da.

Zinestesikoa

Sistema zinestesikoaren bidez, muskuluen tonua, gorputzaren mugimendua eta bere gorputz-adarren antolamendua, pisua, gorputzaren atalen arteko harremana eta espazioan duten posizioaren berri jasotzen da.

Bestibulu-sentikortasuna

Grabitatea eta gure gorputzen mugimendua hautemateko dugun gaitasuna da.

Dastamena

Funtsean, zentzumen kimikoa da. Dastamen-aparatua ahoan kokaturik dago.

Arazoak:

Zentzumen-errezeptoreen asaldura partzial edo erabatekoaren ondorioz, honako hauek sor daitezke:

  • Hipoageusia: Dastamen-sentikortasunaren urritzea.
  • Ageusia: Dastamen-sentikortasunik eza.
  • Parageusia: Dastamen interpretazio okerra.

Entzumena

Belarria da inguruneko soinu-bibrazioak jaso eta dagokien garun-azaleko gunean interpretatuko diren pultsu elektriko bihurtzen dituen organoa. Fetua ohitu daiteke, ez bakarrik amaren ahotsara, baizik eta baita bere amak sortutako soinu-eredu jakin batzuetara ere: ama-hizkuntza.

Arazo ohikoenak:

  • Erabateko gorreria: Egitura akustikoen bi aldeak hondatzearen ondorioz entzumen-galera da.
  • Hipoakusia: Maila desberdinetan gerta daitekeen alde bateko edo bi aldeetako entzumen-galera da.
    • Gorreri arina edo entzumen txarra: 40 dB.
    • Maila ertaineko gorreria: 40-65 dB.
    • Gorreri gogorra: 65 eta 85 dB.
    • Gorreri sakona: 85 dB baino gehiago.

Hautematea eta Ezagutzea

  • Hautematea: Erantzun eta erreflexua.
  • Segimendua: Ikusmenarekin jarraitzea mugitzen ari den objektuari.
  • Ezagutzea: Erantzuna pentsatua izango da.

Entradas relacionadas: