Sentsazioa eta Pertzepzioa: Nola hautematen dugu mundua?
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,68 KB
Sentsazioa eta Pertzepzioa
Zer da sentsazioa?
Estimulu bat errezeptore sentsorial bat aktibatzen duen edozein energia da (fisikoa, mekanikoa, termikoa, kimikoa edo elektrikoa). Zentzumenen (ikusmena, entzumena, dastamena, usaimena eta ukimena) eta barruko sentsazio errezeptoreen (mugimendua, oreka...) bidez zerbait atzematean datza sentsazioa, landua izan aurretik edo zentzurik izan aurretik.
Zer da pertzepzioa?
Pertzepzioa prozesu eraikitzaile bat da, eta haren bidez sentsazioak antolatu eta multzoak edo esanahia duen formak (gestalten) jasotzen ditugu. Ezaugarriak:
- Prozesu eraikitzailea
- Informazio-egokitzapen prozesua
- Hautaketa prozesua
Arreta interferentziak sortu ditzakeen hori inhibitzen duen jarduera kontzientea da.
Zentzumen-atalaseak
Sentsazio-estimuluak.
Psikofisikak estimulu baten izaera fisikoaren eta pertsona bakoitzak sortzen dituen erantzun sentsorialen arteko harremana ikertzen du.
- Atalase absolutua: Zerbaitetaz jabetzeko behar dugun gutxieneko estimulua da (beheko atalasea) eta jaso dezakegun estimulu kantitate handiena ere bai.
- Atalase diferentziala: Nabaritzeko behar den estimuluaren intentsitate-aldaketa.
Koloreen psikologia
Psikologian errotatuta, modu propioa, interpretazio ezberdinak dituen esperientzia subjektibo bat da. Objetuek islatzen duten argia eta begiratzen duenaren ikusmen-sistemaren ezaugarrien araberakoa da.
FUNTZIOAK:
- Arreta erakartzea
- Informatzea
- Giro bat sortzea
- Oreka versus kontrastea
Pertzepzioaren teoriak
- Teoria asozianista: Wilhelm Wundt-en arabera, pertzepzioa “sentsazioen mosaiko bat” da. Osagaien batura baino osotasun konplexuagoa da eta gertakari bati zentzua ematea da.
- Formaren eskola (Gestalt): Gestalten psikologoek mundua den bezalaxe ikusten dugula eta pertzepzio holistikoa defendatzen dute. Osotasuna atal guztien batura baino gehiago da. Ezagutza-esperientzia garrantzitsuak dira pertzepziorentzat, zentzumenen informazioari zentzua ematen laguntzen diotelako.
Estimuluak etengabe sailkatzen ditugu:
GESTALTEREN LEGEAK:- Gertutasunaren legea
- Antzekotasunaren legea
- Jarraitasunaren legea
- Kontrastearen legea
- Itxiaren legea
- Kognitiboak: Informazioa nola prozesatu eta irudikatzen duten pertzepzioak. Zer den jakin gabe zerbait hautematean datza sentsazioa, eta pertzepzioa, objektu edo gertakari jakin bat ezagutzean. Zentzumenen esperientzia informazioa biltzean datza eta pertzepzioa informazio interpretatzean.
Pertzepzioarengan eragiten duten faktoreak
- Kanpokoak: Intentsitatea, errepikapena, tamaina, berritasuna.
- Barneko faktoreak: Arreta, arrazoiak, interesak eta balioak, behatzailearen ezaugarriak, kultura.
Ilusio optikoak
Pertzepzio-ilusioen ezaugarria anomalia horien aurrean garunak daukan egoskorkeria da.
Pertzepzioaren nahasmenduak
- Agnosia: Zentzumen jakin baten bidez estimuluak atzemateko edo ezagutzeko ezintasuna da.
- Ilusioak: Hautemandako objektu baten deformazio bat da. Mota desberdinak daude: arreta urriaren ondoriozkoak, ilusio katatimikoak, pareidoliak.
- Haluzinazioak: Objetuak ikusten ditugunean horiek aurrean egon gabe.
Arreta
Hautaketa, zaintza eta kontrola. Faktoreak:
- Egoera fisikoa
- Sendagai eta elikagai batzuk
- Kanpoko baldintzak
- Pertsonen heldutasuna