Sentsore eta Detektagailuak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,6 KB
5. Sailkatu konexioaren detektagailu induktibo eta kapazitiboak eta marraztu sinbolo eta konexioak.
Bi harikoak: hauen erabilerarako bi eroale dituzte, orokorrean aktibatu nahi den errele laguntzailea lerroan konektatzen delarik edo automatetan zuzenean.
Hiru harikoak: korronte zuzenean erabiltzeko dira eta bi motakoak daude, PNP edo NPN, errelea positibora edo negatibora konektatzen den arabera. 3 hariko detektagailuak paraleloan jartzeko ez dago inolako mugarik. Seriean jartzeko ordea, zenbait puntu kontuan hartu behar dira.
6. Detektagailu induktibo eta kapazitiboek dituzten abantailak ibiltarte amaierekiko.
Ez dute pieza mobilik ixten.
Bizi iraupenak ez du lotura "marruskadurarekin", horregatik bizi iraupen luzeagoa da.
Giro heze, hauskor, erregarri, biketsu... -ek ez diete eragiten.
Erantzute denbora oso laburra dute, horregatik maiztasun altuan funtzionatzen dute.
7. Aipatu detektagailu fotoelektrikoen konfigurazio motak eta ordenatu irismen handiena duenetik txikienera.
Langa-sistema: Igorgailua eta hargailua bi kaxatan bananduta daude. Laserraz igortzen da, horregatik bakarrik objektu isolatzaileak edo opakoak detektatzen ditu.
Reflex-sistema: Igorgailua eta hargailua kaxa berean daude. Objekturik ez dagoenean, islagailuak hargailura itzularazten du igorgailuak igortzen duen laserra. Objektua detektatzeko, detektatutako objektuak argi-sorta blokeatu behar du igorgailuaren eta islagailuaren artean. Honen adibideak fotozelulak dira.
Hurbiltasun-sistema: igorgailua eta hargailua kaxa berean sartuta daude. Argi-sorta infragorriz igortzen da eta aski islatzailea den objektua detektatze-eremuan sartzen denean, argi-sorta hori hargailurantz proiektatzen da.
12. Kokaera edo presentzia detektatzen dutenez gain, zein bi detektagailu ikusi ditugu eta zer detektatzen dute?
Presostatoak, bakuostatoak: Pneumatika zirkuituetako (airea) edo hidraulikoetako (olioa, ura...) presioa kontrolatu eta erregulatzeko erabiltzen diren gailuak dira. Gailu hauek, presio aldaketek eragiten duen informazioa, seinale elektrikoan bihurtzen dute kontaktu bitartez. Kontaktu hau orokorrean kommutadorea izaten da. Bi motakoak daude: atari bakarreko presostatoak eta bi atari arteko erregulaziorako presostatoak.
Termostatoak: Tenperatura jakin baten aurrean bere kontaktua aldatzen duten gailuak dira. Ezagunenak etxean ditugun erradiadoreek dituztenak dira. Tinkatutako tenperatura mantentzeko erabiltzen dira, non tenperatura programatutako baliotik jaisten bada, kontaktua itxi egiten da erradiadorea piztuz. Lokalak behar hainbateko tenperatura lortzen duenean, termostatoak kontaktua irekitzen du erradiadorea deskonektatuz.
13. Hiru hariko hiru detektagailu dituzu, bi PNP eta bestea NPN-a. Denak induktiboak. Hiru detektagailuetako edozein aktibatzen denean, 2,2V eta 22mA dituen led diodo bat martxan jarriko duen zirkuituaren diseinua egin ezazu.