SESBeko Ekonomia: NEP-tik Gorbachov-en Perestroikara

Clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,6 KB

Ekonomia Politika Berria (NEP) (1921-1928)

Ekonomia mistoa bultzatu zen, aldi berean kapitalista eta estalista. Enpresa ertain eta txikietan sektore pribatua ezartzeko komenentzia ikusi zen, sektore publiko sendoari eutsiz. Kanpoarekiko irekiera erlatiboa izan zen; beste herrialde batzuekiko harremanak hasi ziren eta atzerriko teknikariak erakarri ziren. NEPen emaitza ekonomikoei dagokienez, nekazaritza-ekoizpena, batez ere zerealen produkzioa, gehitu zen. Ekoizpena handitu egin zen meatzaritzan eta energian, batik bat harrikatzean eta petrolioan. Burdingintzaren egoerak, ordea, ez zuen hobera egin. Ondorioz, nekazaritzaren prezioek behera egin zuten, industriarenak igo ziren bitartean. Leninen heriotzaren ostean, Stalin eta Trotskiren arteko lehia piztu zen, eta azkenean Stalinek lortu zuen boterea, aro ekonomiko, sozial eta politiko berriari hasiera emanez.

Lehenengo Bosturteko Plana (1928-1933)

Industria-sektorean nazionalizazio berria eta kontzentraziorako ildoa ezarri zen. Burdingintzaren eta elektrizitatearen ekoizpenari lehentasuna eman zitzaion, eta igoera handiak izan ziren zenbait sektoretan, hala nola harrikatzean, burdingintzan, altzairugintzan eta elektrizitatean. Nekazaritza-sektorean, uztaren zati baten truke, estatuak nekazaritzarako tresneria hornitzen zien baserritarrei (koljos). Sovjos-ak, berriz, jornalarien bidez landuriko nekazaritza ustiapen-unitateak ziren, eta estatua zen horien jabea.

Bigarren Bosturteko Plana (1933-1937)

Helburu nagusiak hauek izan ziren:

  • Industria arina edo kontsumo-ondasunen industria (oihalgintza, elikagintza) pizteko saiakerak.
  • Biztanleriaren eros-ahalmena hobetzeko ahaleginak.
  • Profesionalak eta teknikoak prestatzeko irakaskuntza teknikoa garatzea.

Aldi berean, stajhanovismoa zabaldu zen. Hau da, langileen ekoizkortasuna suspertzeko asmoz, ekoizpen handia zuten langileei sariak ematen zitzaizkien.

Sobietar Komunismoaren Bukaera

1985ean Gorbachov SESBeko lehendakaritzara heldu zenean, aldaketa eta birmoldaketa prozesuari ekin zion: perestroika (birmoldaketa) eta glasnost (informaziorako argitasuna). Ekonomiaren aldetik, ekimen pribatuari protagonismo zabalagoa eman zitzaion eta atzerriko inbertsioak ahalbidetu ziren. Aldi berean, estatuaren parte-hartzea murriztu zen, bai enpresaburu zuzen gisa, bai ekonomia-esparruan gehiegizko kontrolatzaile gisa. 1991ko abenduan, ikuspegi politikotik, SESB oso azkar hondatu zen entitate geopolitiko gisa, eta osatzen zuten hamabost errepublikak estatu independente bihurtu ziren.

Entradas relacionadas: