Sezesio gerra
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,07 KB
16. TESTUA. BIZKAIAN ETA GIPUZKOAN KONTZERTU EKONOMIKOAK
1. TESTUAREN AURKEZPENA ETA SAILKAPENA Lehen mailako testua, historikoa. Forman juridikoa, lege-dekretua delako. Edukiari ekonomikoa da: E.H. Kontzertu Ekonomikoen deuseztapen partziala, Bizkaia eta Gipuzkoan bakarrik. Publikoa da,bi probintziek zergak jasotzeko eskubidea debekatzen zaiela adieraztea du. Burgosen berritsi zen 1937ko ekainaren 23an eta argitaratu 1937ko ekainaren 24ean, eta Francok sinatzen du. Nazio esparruko testu bat da,Bizkaia eta Gipuzkoari zuzendua dago.
Francok (1892-1975), Toledoko infanteriako akademian ikasi zuen. Marokoko gerran parte hartu zuen general gradua lortuz. Lerrouxen gobernuak Asturiaseko iraultza erreprimitzera bidali zuen eta Azañaren gobernuak mesfidantzaz ikusten zuenez, Kanarietara bidali zuen, eta bera han zegoela, militar ezberdinak altxatu ziren errepublikaren aurka. Franco Kanarietatik Marokora joan zen, bertako tropen gidaritza hartzeko. 1936ko irailaren 29an, Burgoseko Defentsarako Batzordeak gobernuburu izendatu eta armadaren agintaritza eman zion. Ahalmen horiekin sinatu zuen dekretu-legea hau.
2. TESTUAREN ANALISIA Ideia nagusia: 1937ko uztailaren 1etik aurrera, indargabetuta geratzen dira Gipuzkoako eta Bizkaiko Aldundiekin itundutako Kontzertu Ekonomikoak. Hitzaurrean, neurri hori hartzeko erabiltzen dituzten justifikazioak azaltzen dira. Argudio berdinak erabiliko dituzte gerra irabazi eta gero, haien erregimena legitimatzeko.
1.paragrafoan, Kontzertu Ekonomikoa pribilegiotzat hartzen du bi arrazoiengatik: autonomia zabala dutelako eta beste probintziek baino ekarpen txikiagoa egiten dutelako.Gezurra da,kontzertua ezarrita Canovasen garaitik eta berretsita autonomi estatutuan, beraz ez zen pribilegioa, legalki ezarritako eskubidea. Bestetik, jasotakoaren arabera ordaintzen baita beraz beste probintzien berdin.
2.Paragrafoan, eskuzabaltasunez eman ziren Kontzertu Ekonomikoak eta Gipuzkoa eta Bizkaiari, mugimendu nazionalaren aurka altxatzea leporatzen diete.Traizio hitza erabiltzen du,baina, demokrat ikoki ezarrita zegoen Errepublikaren aurka altxatu zirenek,legalitateari traizio egin ziotenak izan zirela.
3. Eta 4.Paragrafoetan, Gipuzkoa eta Bizkaia Araba eta Nafarroarekin alderatzen ditu. Lehenengo biak, Errepublikarekin leial mantendu ziren bitartean, azkeneko biek militar konspirazioekin eta estatu kolpearekin hasieratik bat egin zuten. Hori dela eta, azken bi hauek, saritzea erabakitzen du berezitasun fiskal hori mantenduz.