Simone de Beauvoir: Pentsamenduaren Gakoak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,02 KB
Emakume Kategoriaren Problematika
Simone de Beauvoirrentzat, onartezinak ziren XX. mendeko gizartean zeuden desberdintasunak, emakumeen gizonekiko gutxiagotasun eta mendekotasun egoera. Berdintasunaren feminismoa defendatu zuen existentzialismoan oinarrituta. Simone de Beauvoirren ustez, denok ezagutzen dugun "emakume" kontzeptu edo kategoria zalantzan jartzea da. Gure gizartean gizona eta emakumea ez dira gune simetrikoak. Gizonak positiboa eta neutroa dena irudikatzen du. Horrela, "gizon" hitza erabiltzen da gizateria izendatzeko. Emakumea negatibo gisa eta ezaugarri guztiak gabezia gisa leporatzen zaizkio. Emakumea gizonak erabaki duena da. Emakumea zer den gizonaren arabera determinatzen da. Beauvoirrek bereizi egiten du: emakumearen alderdi biologikoa (sexua) eta emakumearen "esentziatik" sortzen diren eraikuntza sozialak (femeninoa). Estereotipoekin bat eginez, hezkuntzak emakumea prestatzen du, emakume denez giza ezaugarriak izan behar dituela. Femeninoa da esentzia hori. Emakumea izatea ez da naturala, eraikuntza soziala baizik; aldatu egin behar da. Emakumeak bere bizitzaren ardura hartu eta "bere buruan arrotz" izateari utz diezaioke. Beauvoirren helburua sexuen arteko desberdintasuna gainditzea eta euren arteko harremanak berregituratzea da. Horretarako premiazkoa da askapen prozesu kolektibo bat egitea. Askapen horrek sexuala, sentimentala eta ekonomikoa izan beharko du. Emakume izaeran alienatuta egoteari utzi eta gizaki aske izateko gai den emakumea bilatzen du Beauvoirrek.
Simone de Beauvoir: Bestearen Filosofia
Beauvoirren abiapuntua konturatzea izan zen, gizartearen kultura-ekoizpen guztiek gizona dutela erreferentzia nagusi. Eredu estandar maskulinoa edo neutroa da beti. Simone de Beauvoirrek "Bestea" ideia garatzen du. Modu bisualean adierazteko, femeninoa gizakiaren periferian mugitzen dela. Emakume atributu hori ez dago gizaki kontzeptuan integratuta. Gizaki bati kategoria zein esleitzen zaion, halako harremana izango du besteekin. Horrela, emakumea kategoria jasotzen duten gizabanakoak mendekotasun eta gutxiagotasun egoeran egongo dira. Historia, gizonek idatzi dutela berresten da, hitzez hitz zein sinbolikoki. Simone de Beauvoirrek emakumeak menderatzeko fenomeno baten sintoma ikusten du, emakumea bizitzaren eta produkzio sinbolikoaren alderdi guztietatik alienatzeko arrazoia. Laburbilduz, ikusiko dugu Simone de Beauvoirrentzat gizona dela gizakiaren erreferentzia-puntua, eta femeninoa erreferentzia-puntu horretatik hurbil eta urrun egotearen arabera definitzen dela. Hortik ateratzen den ondorioa da femeninoa gizonak diseinatu duen emakumeen gaineko zama den zerbait dela. "Ez da emakume jaiotzen, emakume izatera iristen da". Emakumeak historiatik eta politikatik kanpo daude gizonek "bestea"ren gainean duten begiradagatik. Simone de Beauvoirrek 'Bigarren Sexua'n marrazten duen teoria ez da errealitatearen deskripzio hutsa; egin behar zenaren edo ona denaren adierazpen morala dago.
Moral Anbiguo Baten Alde
Gizatasuna anbiguoa dela eta existentzialismoa anbiguotasunaren filosofia dela zioen Beauvoirrek. Anbiguotasun hori, bikoiztasun gaindiezina, izaera kontraesankor hori da gizakiaren oinarria. Gizakia animalia izan nahi ez duen animalia da. Jainkoaren heriotzaren ostean ez dago printzipio absolutu, unibertsal eta betierekorik. Gizakiak derrigorrez erabaki behar du, eta bere hautu moralek emango diote zentzua bere bizitzari. Anbiguo hitzak batentzat baliagarria denak ez duela zertan baliagarri izan beste batentzat esan nahi du. Gizakiak, existitzeko, bere buruari helburuak jarri behar dizkio. Gizaki bakoitzak munduan bete behar duen lekua zein izango den erabakitzen du. Ekintzen bidez aukeratzen dena baino ez da gizakia. Gai etikoak zorionaren ikuspegitik baino, askatasunaren ikuspegitik planteatzen dira. Autentikotasuna da balio moral gorena. Norbere askatasunaren erantzukizuna onartu, norbere balioak gauzatu eta horien arabera bizitzea esan nahi du. Askatasuna elikatzen eta bilatzen jarraitzea. Autentikotasunaren aurrean, bizitza inautentikoa dago. Hori besteen proiektu eta balioen arabera bizitzea da. Norbere askatasuna asumitu beharrean, inmanentzian goxo geratu eta delegatzea. Moral hau exijentea da, oporrik onartzen ez duena. Eguneroko hautuekin eratzen ari gara aukeratu nahi dugun ingurua, gizartea eta mundua. Lotzen duena bezainbeste askatzen duena morala da.
Zahartzaroa Simone de Beauvoirren Filosofian
Zahartzaroaren gaia garrantzia handikoa da Simone de Beauvoirren lanean. Han eta hemen ageri dira horren inguruko aipamenak, baina gai hori bere osotasunean 'La Vieillesse' (Zahartzaroa, 1970) saiakeran jorratzen du. 72 urte zituela argitaratu zuen lan horretan dioenez, zahartzaroaren inguruko isiltasuna hautsi nahi du eta gaia agerrarazi. Zahartzaroa esperientzia bakarra da: "Zahartzaroa zahartzen ari diren pertsonei gertatzen zaiena da". Prozesu baten garapena da eta fenomeno biologiko, psikologiko, existentzial eta soziala da. Biologiari dagokionez, ekidiezina eta unibertsala da. Gizarte burges kapitalistak zahartzaroarekiko dituen praktiken erradiografia zorrotza egiten du Beauvoirrek. Bere ustez, gizarte kapitalistak baztertu nahi du zahartzaroari buruz hitz egitea. Kontsumoaren gizartean, zahartzaroak arbuiagarria dirudi: zaharrak ez dira errentagarriak, produkzio-katetik kanpo daude. Filosofiaren historiak erakutsi duen gezurrezko estereotipoaren aurrean benetako zahartzaro existentziala jarri zuen. Jubilazioak autoestima ahultzea eta konplexuak dakartza. Beauvoirren ustez, gizatasunari eutsi dakioke zahartzaroan, norbere bizitzari zentzua ematen dioten helburuen bila amaierara arte jarraituz gero. Zahartzaroak gure zibilizazio osoaren porrota salatzen du. Zaharren egoera onargarria izatea nahi badugu, gizakion arteko harreman guztiak birsortu behar ditugu. Errebindikazioak erradikala izan behar du: bizitza aldatu. Horretarako ezinbestekoa dugu konpromisoa eta maitasuna lantzea. Kontua bizitzaren zentzu berri bat eraikitzea da.