Simone de Beauvoir eta Txillardegi: Bi Idazle Euskaldunak
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,27 KB
Simone de Beauvoir (1908-1986): Idazle eta filosofo feminista frantziarra izan zen. Goi-burgesiako familia batean sortua, gaztetatik familia giroko tradizioak eta fedea alde batera utzi zituen. Esaten zuen feminismoa bizimodu indibiduala dela eta taldean borrokatzekoa. "Bat ez da emakume jaiotzaz, lortu egiten da emakume izatea".
Txillardegi (1929-2012)
Donostiako Antiguo auzoan jaio zen. Jaiotzaz ez zen euskaldun, euskaldunberria baizik. Zazpi urtez euskara ikasteari ekin zion. 1949. urtean, Bilbora joan zen ingeniaritza industrialeko ikasketak egitera eta han euskal hizkuntza eta literatura alorreko pertsona garrantzitsuak ezagutu zituen, hala nola, R.M. Azkue, G. Aresti eta A. Irigoien. Unibertsitateko lagun batzuekin batera, Txillardegik Ekin talde politikoa sortu zuen, geroago ETA (Euskadi ta Askatasuna) bihurtuko zena. Bere bizitzan hiru gertaera garrantzitsu bildu ziren: Jone Forcadrekin ezkondu eta lau seme-alaba izango zituen, Leturiaren egunkari ezkutua argitaratu zuen eta irailaren 26ko euskaltzain izendapena. 1959 eta 1960 urteen artean beste bi gertaera garrantzitsu ditugu: bigarren nobela, Peru Leartzako, eta Martutenen bigarrenez kartzelaratu zuten ETAk egindako lehenengo ekintzarengatik. Jarraian Parisera joan zen eta Sorbonako Unibertsitatean matrikulatu eta han hizkuntzalaritza lizentziatura lortu zuen. 1963an dimisio gutuna bidali zion Euskaltzaindiari, euskar batuaren beharra ikusten zuelako eta Euskaltzaindia ez zihoalako bide horretatik. Baionako Euskal Idazkaritza Elkartean lan egin zuen. Elkarte honen proposamena da euskara batuaren hazia. Txosten honek ondoko puntuak biltzen ditu: idazkera, deklinabidea, aditza eta h-dun hitzen zerrenda.
Obrak
- Sustrai bila
- Euskal Fonologia
- Euskal Azentuaz
- Euskal Dialektologiaren hastapenak
Txillardegik bere nobelen bidez tradizionalismotik atera zuen euskal eleberrigintza. Berrikuntza narrazio-tekniketatik baino gehiago, erabilitako hizkera eta gaien aldetik ekarri zuen: idazleak arduraturago dirudi ideia eta hausnarketak plazaratzeaz narrazioen bilakaeraz baino. Teknikaren aldetik aipagarria da 1. pertsonan ari den narratzaileaz egiten duen erabilera berritzailea.