Sistema Ekonomikoak: Kapitalismoa, Sozialismoa eta Mistoak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,93 KB

Sistema Kapitalista / Merkatu-Ekonomia

Sistema kapitalistan, jarduera ekonomikoa merkatuaren bitartez erregulatuta dago. Eskaintza eta eskaeraren legea jarraitzen du: zer ekoiztuko den ondasunen eta zerbitzuen arabera, nola ekoiztuko den enpresek diru gehien lortzeko, eta norentzat ekoiztuko den. Munduko herrialde gehienetan ezarri da. Beste printzipio batzuk hauek dira: jabetza pribatuen nagusitasuna eta banako etekinik handiena bilatzea.

Eskaintza eta Eskariaren Legea

Sistema kapitalistan, eskaintza eta eskaeraren legea jarraitzen da. Eskaintza eskaria baino handiagoa bada, prezioak behera egiten du; kontrako kasuan, prezioak gora egiten du.

Sistema Sozialista

Jarduera ekonomikoak Estatuak erregulatzen du, eta ekonomia planifikatua esaten zaio. Estatuak erabakitzen du zer ekoiztuko den, eta produktuen prezioak eta langileen soldatak jartzen ditu.

Beste printzipio batzuk hauek dira:

  • Estatuak enpresen eta produkzioen jabetza du.
  • Plangintza ekonomikoa Estatuaren eskuetan dago.
  • Gizarte-berdintasunaren aldeko apustua.

Txinan, Kuban, Vietnamen, Laosen eta Ipar Korean dago ezarrita.

Sistema Mistoak

Merkatu-ekonomia eta Estatuak ekonomian esku hartzea konbinatzen ditu. Ekonomia mistoa esaten zaio. Merkatuek eta Estatuak erabakitzen dute zer ekoiztu, nola ekoiztu eta norentzat ekoiztuko den. Merkatuen prezioen ondorioz, biztanle guztiek funtsezko beharrak asetzeko Estatua dago.

Beste printzipio batzuk hauek dira:

  • Jabetza pribatua baino enpresa publiko gehiago daude.
  • Banako etekinik handiena lortzea, baina aberastasuna banatzeko neurriak daude.

Europan batez ere funtzionatzen du.

Ideologia Neoliberala

Sistema ekonomikoaren erabateko liberalizazioa defendatzen dute, merkatuaren bitartez erregulatzeko. Estatua askatasunerako oztopo bat dela pentsatzen dute. Gastu publikoak murriztea, estatuko enpresak pribatizatzea eta soldatak jaistea defendatzen dute.

Ideologia Keynesiarra

Jarduera ekonomikoan Estatuak neurriak hartzea defendatzen dute, kapitalismoaren arazoak arintzeko. Gastu publikoak handiagoak dira gizarte-sektore kaltetuak babesteko, enpresa publikoak sortzea eta soldatak igotzea produktuen eskaria handitzeko.

Kapitalismoaren Arazoak

Politikoak

Enpresa handien jabeek estatuen erabakietan eragina dute. Batzuetan kontrol demokratikoa eragotzen dute.

Ekonomikoak

Konfluentzia askeak ez du funtzionatzen kasu batzuetan. Enpresek nahi dituzten prezioak jar diezazkiete eskaintza eta eskaeraren legea kontuan hartu gabe. Aldizkako krisiak eragiten ditu eta langabezia igotzen da.

Sozialak

Ondasun eta zerbitzu sozialetan inbertsio gutxi egitea eragiten du eta egoera txarretan dauden gizarte taldeak kaltentzen ditu.

Ingurumenekoak

Hazkunde jasanezina sustatzen du, ekoizpenaren eta kontsumoaren etengabeko hazkundean oinarritzen delako.

Entradas relacionadas: