Sistema Endokrinoa: Funtzionamendua eta Nerbio Sistemarekiko Elkarlana
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,49 KB
Sistema Endokrinoa
Zer da Sistema Endokrinoa?
Sistema endokrinoa guruin endokrinoek jariatzen dituzten hormonen multzoa da. Nerbio-sistemarekin batera aritzen da jokabideak zuzentzen eta gorputzaren oreka lortzen eta mantentzen.
Funtzioak
- Zirkulazio-sistemara askatzen diren hormonak sintetizatzea.
- Ehun eta organo desberdinen funtzioak koordinatu eta integratzea.
Hipotalamoa
Hipotalamoa ornodunen garuneko egitura bat da, eta, aldi berean, guruin endokrinoa da, zenbait hormona jariatzen baititu. Bere estimulazioak nerbio-sistema autonomoaren hainbat erantzun sortzen ditu, eta hipofisiarekiko lotura estua du.
Funtzioak
- Bizitza begetatiboaren egitura erregulatzea:
- Oreka hidrikoa mantentzea.
- Gorputzaren tenperatura erregulatzea.
- Metabolismoa kontrolatzea:
- Loa erregulatzea.
- Gosea, egarria eta asetasuna eragitea.
- Tentsio arteriala erregulatzea.
- Portaeran eragitea:
- Emozioekin lotuta dauden erantzun fisikoak eragitea (izerdia, gorritasuna, etab.).
- Hipofisiaren jarduera kontrolatzea.
Hipofisia
Hipofisia entzefaloaren azpian dagoen guruin endokrinoa da (ilar baten tamainakoa). Hipofisia hipotalamoak zuzentzen du.
Funtzioa
Hormona ugari jariatzea, bakoitzak beste hainbat guruinetan eragiten dutenak (giltzurrungainekoetan, tiroidean, etab.).
Sistema Endokrinoaren eta Nerbio-Sistemaren Lankidetza
Adibidea: Sistema endokrinoak eta nerbio-sistemak batera nola aritzen diren azaltzeko, organismoak tentsioari aurre egitean ematen duen erantzuna da adibiderik onena. Larrialdi batean, nerbio-sistema sinpatikoak gorputzaren baliabideak martxan jartzen ditu:
- Odola bihotzera, nerbio-sistema zentralera eta muskuluetara bideratzen du, pertsonak argi pentsatu eta azkar erreakzionatu ahal izateko.
- Gainera, odola prestatzen du erraz koagulatzeko, eta arnasa sakontzen du, odolak oxigeno gehiago har dezan gorputzak erresistentzia handiagoa izan dezan.
- Era berean, giltzurrungaineko guruinei adrenalina eta noradrenalina jariatzea agintzen die, esfortzua eskatzen duten jokabideak egiteko gaitasuna emateko. Emozioetan ditugun sintoma fisikoak bi hauen ondorio dira. Tentsio- eta beldur-egoeretan, adrenalina askatzen da. Mehatxatuta sentitzean, izualdietan, irakasleen galderetan, taupada-erritmoa igo egiten da, baita tentsio arteriala ere, eta izerdia sortzen da.