SNMP: Sareko Gailuen Informazioa Partekatzeko Protokoloa
Clasificado en Informática
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,4 KB
○ Simple Network Management Protocol
○ Sareko gailuen artean informazioa partekatzeko protokoloa
○ Administratzaileei sarearen funtzionamendu egokia ikuskatzeko aukera ematen die
○ SNMP sistema bat 4 osagaiz osatuta dago:
● SNMP Manager: administratzailearen ordenagailuan dagoen softwarea sareari buruzko informazioa jasotzeko
● SNMP Agent: Sare gailuetan erabiltzen den softwarea SNMP Manager-ei informazioa bidaltzeko
● Management Information Base (MIB): Manager batek agenteei egin diezazkien galderen multzoa dauka: CPU erabilera, memoria erabilera, trafikoa,…
● SNMP Protokoloa: Agente eta manager-en arteko mezuak arautzen ditu. UDP protokoloa erabiltzen du.
SNMP Bertsioak
○ 3 bertsio nagusi:
● 1. SNMP bertsioa:
○ Lehenengo bertsio originala
○ Segurtasun txikia, pasahitzak (community strings) testu soilean
● 2c SNMP bertsioa:
○ Eskaera motak gehitzen ditu
○ Segurtasun txikia, pasahitzak (community strings) testu soilean
○ Bertsio erabiliena da
·3. SNMP bertsioa:
○ Segurtasun hobekuntzak, entitateetan oinarritua, erabiltzaile eta erabiltzaile taldeak
● Integritatea: Mezuak ezin dira bidean daudenean aldatu
● Kautotzea: pasahitzak hash funtzioekin zifratuta
● Enkriptazioa: mezuak zifratuta bidaltzen dira
SNMP Mezuak
○ GET: agente baten MIB objektu baten balioa eskuratu
○ GET-NEXT: agente baten MIB-ko hurrengo objektuaren balioa eskuratu
○ GET-RESPONSE: agenteek erabiltzen dute GET eta GET-NEXT eskaerei erantzuteko
○ SET: agente baten MIB objektu baten balioa ezartzeko
○ TRAP: agenteetan erabilia gertaerak edo alarmak definitzeko (traps)
○ INFORM: agente bati, gertaera edo alarma baten informazioa ondo ailegatu dela esateko. Beharrezkoak dira SNMP protokoloak UDP erabiltzen duenez, informazioa galdu daitekeelako
○ GETBULK: informazio multzo handia eskuratzeko
SNMP Oinarrizko Konfigurazioa
○ Momentuko SNMP konfigurazioa ikusteko
● Switch# show snmp
○ SNMP gailuan administratzaile bat ezartzeko
● Switch(config)# snmp-server contact izena
○ SNMP gailuaren kokalekua ezartzeko
● Switch(config)# snmp-server location lekua
○ SNMP gailuan pasahitza (community string) ezartzeko
● Switch# snmp-server community pasahitza [ro|rw]
Net-SNMP
○ Linux-erako SNMP tresna multzoa
○ Makina lokala monitorizatzeko agente bat eta monitorizazio datuak jasotzeko manager bat ekartzen ditu
● SNMP gailuetatik informazioa eskuratzeko komandoak erabiltzeko aukera ematen du
○ snmp eta snmpd paketeak instalatu behar dira
○ snmpwalk:
● GET-NEXT motako eskaerak egiten ditu gailu baten informazio guztia jaso arte
● >snmpwalk –v snmp_bertsioa –c community_string gailuaren_IP
● > snmpwalk -v 1 -c public 10.14.7.109
○ snmpget:
● Objektu zehatz baten informazioa eskuratzeko
● >snmpget –v snmp_bertsioa –c community_string gailu_IP objektu_OID
● > snmpget -v 1 -c public 10.14.7.109 iso.3.6.1.2.1.2.2.1.7.24
○ snmpset:
● Agenteko objektu bati balio bat emateko
● >snmpset –v snmp_bertsioa –c community_string gailu_IP objektu_OID type balioa ○ Balio motak-> i: INTEGER, u: unsigned INTEGER, a: IPADDRESS, s: STRING...
● > snmpset -v 1 -c private 10.14.7.109 iso.3.6.1.2.1.2.2.1.7.24 u 2
● Kontuz! snmpset aginduaren bitartez urruneko gailu baten kontrola hartu daiteke, adibidez switch baten interfazeak itzaltzeko
Cacti
○ Web tresna SNMP gailuak monitorizatzeko
○ Gailuaren informazioa grafiko moduan aurkezten da
○ Instalazioa konplexua gerta daiteke, pakete ugari erabiltzen dituelako eta bertso ezberdinen artean talkak sortu daitezkeelako
● Pakete garrantzitsuenak: Apache2, MariaDB, PHP, SNMP eta RRDTool
○ Beste monitorizazio tresna batzuk: Pandora FMS, Nagios, Zabbix…
Cacti: Alertak
○ Cacti alertak sortzeko konfiguratu daiteke, maila bat gainditzen denean
● Alerta aktibatzen denean, email bat bidaltzen dio erabiltzaile zehatz bati
● Plug-in berri bat instalatu behar da Cacti-n: Thold
Zabbix
○ Beste web tresna bat sare baten trafikoa monitorizatzeko metodo ezberdinak erabiltzen dituena, hauen artean SNMP
○ Cacti baino errazagoa instalatzeko, baina konfiguratzeko zailagoa
○ Denbora luze xamarra behar du informazioa eskuratu eta erakusteko (maiz ordu bete baino gehiag)
SNMPv3
○ Segurtasun hobekuntza
● 3 segurtasun maila; batek enkriptatzen du trafikoa
SNMPv3 Ahalbidetu localhosten
○ snmpd konfigurazio fitxategia aldatu behar da. Erabiltzaile bat sortuko da segurtasun maila altuenarekin eta pasahitzak (community strings) desgaitua :
● $ sudo gedit /etc/snmp/snmpd.conf
● SNMPv3 AUTHENTICATION atalean erabiltzaile berria sortu behar da.
○ createUser username SHA password DES
● ACCESS CONTROL atalean pribilegio maila eman behar da eta pasahitzak (community strings) desgaitu.
○ #rocommunity public default
○ rouser username priv
SNMPv3 Ahalbidetu switchean
○ Erabiltzaile talde bat sortu pribilegio maila batekin
○ Sortu erabiltzailea talde barruan.