Sobietar Batasunaren Sorkuntza eta Stalinen Diktadura
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,67 KB
Gerra Zibila eta Gerrako Komunismoa
Bi aurkari nagusiak boltxebikeak (Armada Gorria) eta tsarista zuriak (Armada Zuria) izan ziren. Gerrak hiru urte iraun zuen, eta boltxebikeek irabazi zuten.
Gerrako Komunismoa
- Industria nazionalizatu.
- Landa kolektibizatu.
- Nekazariei aleak konfiskatu.
Proletariotzaren Diktadura
Erabaki guztiak Alderdi Komunistako goi-organoen eskuetan zentralizatuta zeuden.
NEP: Ekonomia Politika Berria
Ekonomia suspertzeko asmoz ezarri zen.
- Nekazariei askatasunez laboratzen eta saltzen utzi zitzaien.
- Barne-merkataritza askea baimendu zen.
- Enpresa txiki eta ertainak jabetza pribatuan mantentzen utzi ziren.
Ondorioak
- Ekonomia hobetu zen.
- Burgesia berriro agertu zen.
- Alderdi Komunistaren barnean gatazkak sortu ziren.
SESB: Estatu Berri Baten Sorkuntza
Nazio anitzeko estatu multietnikoa zen, ia tsarren antzinako inperioaren antzekoa.
Barne Politika
- Errepublikek autonomia zuten (adibidez, hezkuntzan).
- Legegintza-organo gorena Sobiet Gorena zen.
Sobiet Gorenaren Egitura
- Sobiet Gorena: Errepublietako sobietek aukeratzen zuten.
- Presidium: Presidiumaren presidentea estatuburua zen.
- Herri Komisarioen Kontseilua: Ministroen kontseilu baten modukoa zen.
SESB eta Internazionalismoa
Komintern
Kominternen helburua zenbait herrialdetan alderdi komunistak sortzea zen. Oso alderdi-eredu zentralizatzailea eta ez-demokratikoa zen: alderdiaren barneko kritikak disidentziatzat hartzen ziren ia beti.
Stalinen Boterearen Igoera
Lenin hil ondoren, boterean hainbat pertsona jarri ziren, gatazkak izan ziren eta Stalinek boterea hartu zuen. Stalinen helburua SESBen iraultza finkatzea eta sendotzea zen.
Stalinen Diktadura Totalitarioa
Stalinek diktadura totalitarioa ezarri zuen, honako ezaugarriekin:
- Pertsona gurtzea: Propagandaren bidez, Stalin goratzen zuten eta herriaren ongile nagusi eta aita zela esaten zuten.
- Alderdi Komunistaren boterea sendotzea: Sobieten bidez bizitza politikoan parte hartzeko, beharrezkoa zen SBAK-koa (Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista) izatea.
- Izua: Edozein oposizio isilarazteko modua zen. Izu-ikara alderdian eta gizarte osoan erabiltzen zuten. Gulagak kontzentrazio-esparruak ziren.
Ekonomia Planifikatua
Gosplan
Gosplan: Estatuak ekonomia-planak diseinatzeaz eta prestatzeaz arduratzen zen erakundea.
Gosplanen helburuak honako hauek ziren:
- Sobietar Batasuna atzerapen ekonomikotik ateratzea.
- Industria-garapena lortzea.
- Nekazaritzan eta arlo militarrean autosufizienteak izatea.
Nekazaritzaren Kolektibizazioa
Lurrak publiko bihurtu ziren, eta burgesia berriro agertzea saihestu nahi zen. Horren aurka agertzen zirenak erreprimitu egin ziren. Egoera horren ondorioz, produktibitatea jaitsi egin zen.
Kolektibizazio Motak
- Koljosak: Kooperatiba-erregimenean funtzionatzen zuten landetxe handiak.
- Sovjosak: Estatuko landetxeak, soldatapeko langileak erabiltzen zituztenak.
(Koljosak ziren nahiago zirenak, lan gehiago egiteko pizgarria zegoelako.)
Industria Garapena
Garrantzitsuena, batez ere, industria astuna zen. Propagandaren eraginez, produktibitateak gora egin zuen. Industria astunak garrantzi handia zuen, eta arinak gutxi; beraz, biztanleriaren bizi-maila baxua zen.