Sofistak, Sokrates eta Platonen Filosofia

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,91 KB

Sofistak

Sofistak K.a. V. mendean, demokrazia sistema politikoa nagusia zen Atenasen, eta batzar politikoetan hitz egiteko eskubidea zeukaten hiritarrek. Euren eginbeharra zen eztabaidatzea, entzutea eta erabakiak hartzea. Testuinguru horretan hitzaren erabilera egokiak garrantzi handia hartu zuen: komunitatean bizitzeko, interesak babesteko, argudio sendoak eraikitzen jakin behar zen. Baldintza horietan sortu eta hartu zuten indarra sofistek.

Sofisten iritziz, Natura gizakiaren borondatetik kanpokoa da. Gizakia ikertu behar da errealitatea ikertu ordez: gizakia eta giza kontuak dira garrantzitsuenak.

Bestetik, Parmenides eta Demokritok ez zituzten zentzumenak erabili errealitatea zer den azaltzeko: zentzumenek ez digute benetako ezagutza ematen. Sofistek, aldiz, zentzumenen baliozkotasuna azpimarratu zuten. Norberaren esperientzia da garrantzitsuena.

Orduan, zein da egia? Gauza eta pertsona guztien gaineko egiarik ez dago, eta ondorioz ezin da ezagutu: eszeptizismo epistemologikoa.

Argudio horrek etikan eta politikan ere balio du. Atenastar ohiturak, erlijioa eta erakundeak kritikatu zituzten, eta erlatibismoa aldarrikatu zuten: balioak eta kultura-edukiak zuzenak ala ez-zuzenak, egiazkoak ala faltsuak dira ikuspuntuaren arabera. Legeek berezko baliagarritasunik ez dutenez, gizakiok hitzarmenez adosten ditugun arauei jarraiki egiten ditugu, komenigarriak eta onuragarriak irizten diegulako, eta horrela egiten ditugu baliozko. Horretan datza legeen konbentzionaltasuna.

Platonen doktrinaren eginkizunetako bat sofisten ikusmolde hau kritikatzea izango da.

Sokrates

Sofisten erlatibismoaren kontra, Sokratesek definizio unibertsalak egon direla esango du, gauzen artean zerbait komun dagoen aldetik.

Iritzi guztien gainetik, jardunbide zuzena bilatzea da gure egitekoa, inori irakatsi ahal izateko. Etikaren eremura daramatza erlatibismoaren aurkako ikusmolde hauek. Sokratesek, hortaz, bertutea jakintzari lotzen dio. Bestela esanda, inor ez da okerra bere borondatez; hots, inork ez du gaizkia egiten nahita, baizik eta jardunbide zuzena ezagutzen ez duelako (intelektualismo etikoa).

Orain esandakoari lotuta, filosofia jarduera gisa ulertzeko joera zabaldu zuen. Filosofia ez da pentsamendu amaitua.

Ironia

Elkarrizketetan parte hartzen duten solaskideen hasierako jakituria kritikatzen da. Sokratesek erantzun desegokiak baztertu nahi ditu eta egokien bila abiatu nahi du.

Maieutika

Gure barnean ditugun ezagutzak erditzen lagundu behar du filosofoak, barneko edukiak kanporarazten, hau da, ideiak ateratzen laguntzen.

Platonen Filosofia

Ideien Teoria

Estatuaren antolamenduaren helburua politikoa zuen: Estatu zuzen eta bidezkoa ireki nahi zuen, baina hori lortzeko baldintza heziketan datza. Bere proiektu politikoa sofisten doktrina erlatibistaren aurka doa eta denboratasunetik ihes egiten saiatzen da: Estatu betiko eta aldaezina nahi izango du.

Hemendik aurrera bere teoriaren garapena hasiko da. Platonen egitasmo politikoaren muinean Ideien Teoria dago, VII ataleko Haitzuloaren mitoaren bidez adierazten digun bezala. Estatu zuzen eta bidezko bat eraikitzeko egia eta onaren ideiara ailegatu behar da. Ideiak gauza guztien kausa edo zergatia dira. Eta ideia horiek ez dira kontzeptuak edo burutazioak (gaur egun “ideia” hitzari ematen diogun esanahia) munduko gauzetatik aparte existentzia duten errealitateak dira. Gauzen pluraltasuna, aldakortasuna eta hilkortasunaren aurrean Platon errealitate unibertsalak, orokorrak, betierakoak, aldaezinak bilatzen saiatuko da.

Ondorioz, bi mundu bereizten ditu: IDEIEN MUNDUA (ulergarria) eta MUNDU FISIKOA (zentzumenez hautemangarria). Mundu fisikoan gauzen mundua da. Baina gauzak aldakorrak eta inperfektuak. Zentzuen bidez ezagut ditzakegu. Mundu ideala, berriz, ideien mundua da. Baina ideiak ez dira materiazkoak.

Horrexegatik, ezin ditugu zentzuen bidez ezagutu; hori lortzeko ulermena erabili behar dugu.

Platonenentzat bi mundu horiek lotuta daude. Euren arteko erlazioa azaltzeko bi kontzeptu erabiltzen zituen: “parte hartzearena” eta “imitazioarena”. Gauzek ideiak imitatzen dituzte. Ideiak eredu dira eta gauzak, ordea, kopia hutsak. Horrexegatik, ideiak gauzak baino askoz perfektuagoak dira. Gauzak itzalak besterik ez dira, itxurazko errealitatea.

Ideien arteko hierarkia ere badago. Badaude goi mailako ideiak eta erdikoak edo behekoak. Eta haien artean ideietan bikainena, ongi Ideia.

Ezagutza Teoria eta Dialektika

Baina ideiak ezagutzeko bidea latza da. Ona ideiara ailegatzeko zenbait urrats eman beharko da mundu sentigarritik mundu ulergarriraino.

Bikoiztasun epistemologiko hau bikoiztasun ontologiko bati dagokiona da. Bi errealitate mota daude, bi ezagutza ere izango dira: Gauzena eta Ideiena. Lehenengoari buruz Platonek dio ez dela benetako ezagutza zeren mugitzen denak, hau da, zentzuen bidez hautematen denak benetako ezagutza baztertzen du. Horrela bada, gauzei buruzko ezagutza iritzia (doxa) da, besterik ez. Ideiei buruzko ezagutzari dagokionez, berriz, benetakoa (episteme), Ideiak aldaezinak direlako.

Ezagutza Mailak

  • Doxa - Iritzia: Irudimena / Sinesmena
  • Episteme - Zientzia: Arrazoimena / Adimena

Iritzien mundutik Ideien mundura doan prozesuari Platonek Dialektika deitu zion. Bide bakarra da, hau gabe ezagutza ezinezkoa da: iritzitik zientziara beharrezkoa zaigu norberaren ezjakintasuna onartzea mundu ulergarriraino heldu nahi badugu.

Ideien jabeduna filosofoa da. Baina filosofoa bigarren zeregin baten aurrean aurkitzen da: ideien kontenplazioan eraman bizimodua edo itzuli haitzulo barrura gainontzeko gizakiei laguntzeko ideien mundura iristen eta hiria gobernatzen. Beraz, Platonen pentsamenduaren azken helburua politikoa da.

Ongiaren Kontzeptua

Ezagutza-maila batetik bestera igotzea beharrezkoa da jakinduria eskuratzeko. Eta behetik goranzko igarobide honen bultzagarria heziera dugu. Goranzko bidea den ikasketa-prozesua da dialektika, baina zentzu hertsian azken mailari bakarrik dagokio. Zertan datza? Mailaz maila igaro behar da hasierako hipotesi okerrak (iritziak) baztertuz, kontzeptu aldaezinak (zientzia) eskuratu arte. Filosofoak dira azken urratsa eman behar dutenak, zientziak ezagutu ondoren, Ongia (azken urratsa) ezagutzea lortuko dute. Eta ikaskizunak bukatu ondoren, hiriaren agintea beren gain hartzeko gai izango dira.

Platonek hezierari buruzko teoria azaltzeko Haitzuloaren mitoaren bitartez azaltzen digu:

Platonek erakutsi nahi duen ikasbidea honako hau da: beheko itzalak ikustetik goiko kanpo-mundurako atera begiratzera behartzen duela hezierak. Izatearen goreneko maila ere, hots, ongia, haitzuloaren mitoan, eguzkia ikusaraziko digu hezierak.

Ongia ikustatzera heltzeko gizakiok izango dugun prestaketan, ideiak eta kontzeptuak ikertzen dituzten zientzia moduak baliagarriak izango dira. Horrelakoak ditugu: aritmetika, geometria, astronomia, besteak beste.

Bertuteak eta Hiri Ideala

Platonek obra guztietan agertzen du bere teoria politikoa. Gizarte politikoari buruzko hausnarketa filosofikoa da eta nola sortzen diren gizarte legeak, zeintzuk izaten diren Estatu-motak edo zer nolako gizarte-klasek osatzen duten Estatua azaltzen digu. Baina aldi berean, eta batez ere, nola izan beharko luketen Estatu idealak, agintari idealak eta lege idealak adierazten du.

Platonen pentsamenduan, etika eta politika lotuta daude. Honen aburuz, gizakia izatea edo hiritar izatea gauza bera da.

Azken helburua hiritarren zoriontasuna da. Hauxe lortzen da Estatu zuzena denean.

Hala ere, Platonek bazekien gizaki guztiek ez dutela dohain edo ahalmen berdinak, eta horregatik sailkapen bitxia egin zuen gizarte zereginetarako. Klase bakoitzari eginbehar eta bertute bat egokitzen zaio. Gizakiek ez dituzte berezko gaitasun berdinak eta ez dituzte funtzio berdinak bete behar. Bakoitzak bere lana eginez gizartearen eta banakoaren armonia sortuko da. Zoriontasun honen oinarria heziketan (paideia) datza eta heziketa honen bidez izaera onak sorraraziko dira.

Prozesu horretan, Ona ideia ezagupena dutenak filosofoek izan beharko dute eta beraiek osatzen dute goieneko klasea. Beraz, gizarte hiru klaseetan banandurik dago:

Gizarte Klaseak

  • Filosofoak: Zuzentasuna eta ongia ezagutzen dituena.
  • Zaintzaileak, soldaduak: Gizartearen defentsa izango da beren betebeharra.
  • Artisauak: Eskulanak ekoizteko egongo dira.

Entradas relacionadas: