Sofistak, Sokrates eta Platonen Ideien Teoria

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,04 KB

Sofistak

Maisuak ziren eta erretorika-eskolak eta elkarrizketarako teknikak saltzen zituzten. Haien ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Eszeptizismo epistemologikoa: Egiarik ez dagoela defendatzen zuten, dena zalantzan jarri behar dela, ezer ez dela ziurra.
  • Erlatibismoa: Zuzena/ez-zuzena edo egia/faltsua ikuspuntuaren araberakoa dela zioten. Beraz, egia asko daude.
  • Legeen konbentzionaltasuna: Legeak giza hitzarmenak direla eta, ondorioz, alda daitezkeela uste zuten.

Platonek kritikatu zituen, sofistek interesa zuzentasunaren gainetik jartzen zutelakoan.

Sokrates

Elkarrizketa bidezko argudiaketa induktiboa eta definizio unibertsala erabiltzen zituen.

Definizio Unibertsala

Hitzari adiera zehatz eta unibertsala ematea bilatzen zuen.

Helburu Morala

Iritzi guztien gainetik, jardunbide zuzena (egia morala) bilatzea zen helburua, besteei irakatsi ahal izateko.

Intelektualismo Etikoa

Onbidea jakintzaren mende jartzen duen teoria da. Haren arabera, inork ez du gaizkia nahita egiten, jardunbide zuzena ezagutzen ez duelako baizik.

Maieutika

Elkarrizketaren bitartez gogoetatzeari ekiteko metodo sokratikoa da. Bi urratsek osatzen zuten:

  1. Ironia: Sokratesek ezjakinarena egiten zuen, eta hizketakideek aldarrikatutako ideien azpian ezkutatzen ziren kontraesanak agerira ateratzen zituen.
  2. Maieutika (bigarren urratsa): Elkarrizketaren bidez, hizketakideari bere baitan zuen egia aurkitzen laguntzea.

Platonen Ideien Teoria

Platonen arabera, bi errealitate maila daude: mundu fisikoa (sentikorra) eta ideien mundua (ulergarria).

Ideien Mundua vs. Mundu Fisikoa

  • Ideien Mundua: Ideala da, garrantzitsuena, mundu fisikoaren benetako oinarria eta azalpena. Ideiak mundu fisikoaren antolakuntza-printzipioak dira. Ideiak aldaezinak, benetakoak, errealak, betikoak eta unibertsalak dira.
  • Mundu Fisikoa: Aldakorra da, ideien kopia edo itzala baino ez da, ez-egiazkoa eta hilkorra. Aldakorra denez, ezin da bere ordenaren azalpena izan.

Ideiek helburutasuna markatzen dute: mundu fisikoa plan perfektu bati jarraituz aldatzen da, eta plan hori ideien mundua da. Dena aurrez determinaturik dago.

Ideien Hierarkia

Ideiak hierarkizatuta daude:

  1. Oinarrian, ideiarik ez hain orokorrak daude.
  2. Garrantzia irabaziz, ideia orokorragoak daude (adibidez, ideia geometriko-matematikoak, ia dena azaltzeko balio dutenak).
  3. Gailurretik hurbil, balio moral eta estetikoak daude (harmonia, oreka, proportzioa), kosmosa zuzentzen dutenak eta gizakiaren bizitza eta gizartea arautu beharko luketenak (ideien zentzu eredugarria).
  4. Gailurrean Ongiaren ideia dago; honek errealitate osoaren batasuna, ontasuna, edertasuna eta logikotasuna adierazten du, eta gainerako ideia guztiak argitzen eta posible egiten ditu.

Entradas relacionadas: