Soinu Analogiko eta Digitalaren Prozesaketa

Clasificado en Informática

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,98 KB

41. Nolakoa da grabaketan gordetzen den uhin-forma, jatorrizko uhin-formarekin konparatuz? Analogoak. Beraz, seinale elektrikoaren frekuentzia eta amplitudea etengabe aldatzen dira, jatorrizko uhin akustikoa imitatuz.

42. Zer esan nahi du seinalearen egoera posibleen kopurua mugagabea (infinitua) dela? Momentu bakoitza ondoko beste momentuekiko diferentea dela.

43. Soinua modu analogikoan prozesatzean soinuaz aparte beste zerbait gaineratzen zaio. Zer? Zarata. Audio digitalean aldiz ez da horrenbeste agertzen, eta aldi berean beste abantailak ditu, adibidez: ez du apenas zaratarik sortzen, nahi beste kopia egin daitezke kalitate-galerarik gabe, datuak gordetzeko ahalmena handiagoa, produkzioari aukera harrigarriak eman, denbora aurreztu, ekipamendua merketu, etab.

44. Hala ere, nahiz eta audio digitala audio analogikoan oinarritu, honek frekuentzia eta amplitudearen informazioa beste modu batera irakurtzen du. Zeren bitartez? Zenbaki bitarren bitartez.

45. Zeintzuk dira orokorrean analogiko-digital bihurketaren pausuak? Seinale analogikoa - Antialias iragazpena - Laginketa - Kuantizazioa - (konpresioa) - Kodetzea - seinale digitala.

46. Bozgoragailuen kasuan zein eratan egin behar da bihurketa? Digital-analogiko: D/A. Bi teknologia mota berrezkuratu nahi bada. Hau da, digitalizatu nahi den frekuentzia altuenaren ziklo bakoitzeko bi lagin hartu behar dira.

47. Bi teknologia motak: Analogikoan, seinalearen denbora: frekuentzia, seinalearen maila: amplitudea. Digitalean, seinalearen denbora: laginketa, seinalearen maila: kuantizazioa.

48. Seinale analogiko jarraituaren amplitudearen laginak hartu behar dira aldian-aldian seinalea digital bihurtzeko. Segundu bakoitzean hartutako laginen kopuruari nola deitzen zaio? Laginketa frekuentzia.

49. Bestalde, laginketa frekuentziak baita ere beste zehozer erabakitzen du: jatorrizko frekuentzien goiko muga (topea), hau da, ze frekuentziaraino laginduko den.

50. Zer esaten du Nyquisten teorema? Laginketa frekuentziak seinale analogikoaren frekuentzia maximoa bikoiztu egin behar dela gutxienez, jatorrizko informazio osoa berrezkuratu nahi bada. Hau da, digitalizatu nahi den frekuentzia altuenaren ziklo bakoitzeko bi lagin hartu behar dira.

51. Beraz, 20.000 Hz.tan jartzen badugu muga, hau da, gure giza entzumenaren muga, zenbat lagin beharko genituzke segundoko jatorrizko soinua ondo berregiteko? 40.000.

52. Laginketa frekuentzia ezberdinak erabiltzeko joera dago funtzioaren arabera (grabatzeko, erreproduzitzeko eta emititzeko): Irratian 32 KHz, CD batean 44,1 KHz, telebista digitalak 48 KHz, Audio prozesatzaileak 96 KHz eta gehiago.

53. Nyquisten teorema kontuan hartzen ez bada, alias efektua sortzeko arriskua dago. Zer esan nahi du honek? Laginketa digitalek ez dute jatorrizko seinalea berregiten, bestelako uhin bat baizik.

54. Soinuaren kasuan alias efektua zelako agerpenak edo emaitzak sortarazten ditu? Zarata arraroak. Irudi finkoetan: pixelazioa, “artefaktuak” eta frekuentzia patroi arrotzak. Bideoan eta zinean: tren-gurpilaren efektua.

55. Alias efektua ekiditeko zer egin behar dugu? Seinalea bihurtu aurretik iragazi egin behar da.

56. Beraz, zein da anti-alias iragazpenaren funtzioa? Nyquisten frekuentzia gainditzen duten frekuentzia guztiak ezabatzea. Adibidez, 20 KHz.tik gorakoa (guk entzuten ez ditugun frekuentzia altuak).

57. Ze motako iragazkia da hau? Behe paseko iragazki bat da. Hau da, ezartzen dugun mozte frekuentziatik behera dauden frekuentziak bakarrik pasatzen uzten dituena.

Entradas relacionadas: