Soinu Tresnak: Sailkapena, Jatorria eta Erabilera

Clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,41 KB

Soinu Tresnen Sailkapena

Soinu tresnen sailkapena haien hots-iturrian eta soinua sortzen duen materialaren izaeran oinarritzen da.

Horren arabera, bost taldetan banatzen dira soinu tresna guztiak:

  • Idiofonoak
  • Aerofonoak
  • Menbranofonoak
  • Kordofonoak
  • Elektrofonoak

Idiofonoak

Soinu tresnaren gorputza bera da bibratzen duen elementua. Talde honetakoak dira, besteak beste: kanpaiak, xilofonoak eta txalaparta.

Aerofonoak

Haizezko soinu tresna ere deitzen zaie. Talde honetakoak dira, besteak beste: txirula, txistua, tronpeta...

Menbranofonoak

Zabaldu eta tinkaturiko mintz baten bibrazioek sortzen dute soinu tresna hauen hotsa. Danborra edo panderoa dira honen adibideak.

Kordofonoak

Bibratzen duten soka tenkatuz osatutako soinu tresnak dira. Gitarra edo biolina dira kordofonoen taldekoak.

Elektrofonoak

Soinu tresna hauek korronte elektrikoak bozgorailuen bidez bibrazio mekaniko bihurtuz sortzen dute hotsa.

Lau elementu behar dituzte:

  • Sortzailea (mekanikoa edo elektrikoa)
  • Jasotzailea (mikrofono motaren bat)
  • Konektorea (kablea)
  • Igorlea (bozgorailu motaren bat)

Horren adibideak sintetizadoreak eta gitarra elektrikoak dira.

Soinu Tresnen Sorrera eta Hedapena

Bi teoria aurkituko ditugu:

  • Batetik, tresnak komunitate batean sortu eta hortik zabaltzen direla dioen teoria.
  • Bestetik, tresnak sortzerakoan naturatik jasotako antzeko elementuetatik abiatzen direnez, antzeko soinu tresnak lortzen direla dioen teoria.

Bi teoriak dira aplikagarriak eta egiazkoak. Kasu batzuetan garbi izango dugu munduko beste leku batetik ekarritako soinu tresna dela; beste batzuetan, berriz, garbi egongo da antzeko sorrera izan zuten tresnak direla. Gehienetan, hala ere, oso zaila izango zaigu sorrera zein izan den agertzea, sortu zirenetik gaur egun arte izan duten prozesua oso luzea izan baita.

Non Erabiltzen da Musika?

Munduko kultura guztietan aurkitzen ditugu, hizkuntzaz gain, bestelako komunikazio sistema batzuk; horietako bat da musika.

Musikaren bidez inguru eta bizimodu mota bat irudikatzeko aukera dugu, eta horrela kulturetara hurbildu eta haiek ulertzeko aukera ere izan dezakegu, guztiok uler baitezakegu musikaren hizkuntza.

Entradas relacionadas: