Soinu-uhinak, Abiadura eta Indarra: Fisika Oinarriak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,71 KB

Soinu-uhinen sorrera eta hedapena

Soinu-uhinak objektu baten bibrazio oso azkar baten ondorioz sortzen dira. Mugimendu hori airera transmititzen da, norabide guztietara sakabanatuz, gure belarrira iritsi arte. Objektuaren bibrazio-azalak gertuen dituen aire-partikulak astintzen ditu; partikula horrek gertuen dituenak astindu, azken hauek beren gertukoenak... Bibrazioa partikulaz partikula hedatuz doa tinpanoraino. Edozein substantzia soinua transmititzeko gai da; ingurunearen arabera, hedatze-abiadura (v) aldatu egiten da.

Soinuaren desagertzea eta islapena

Soinuaren desagertzea: Soinuaren intentsitatea fokutik urrundu ahala txikitu egiten da. Lerro zuzenean hedatu arren, oztopoekin islatu egiten dira soinu-uhinak (errebotatu). Igorlerantz iristen badira, bi fenomeno sor daitezke:

  • Oihartzuna: Igorritako soinua eta islaturikoa guk desberdindu egiten ditugu.
  • Erreberberazioa: Igorritako soinua eta islaturikoa guk ezin ditugu desberdindu.

Soinuaren ezaugarri bereziak

  • Intentsitatea: Soinua zein indarrekin hautematen den adierazten du, eta uhinak garraiatzen duen energiarekin lotuta dago.
  • Tonua: Soinuaren maiztasunaren araberakoa da. Maiztasun altua = zorrotza; maiztasun baxua = grabea.
  • Tinbrea: Gorputzek, berezko bibrazio-maiztasun nagusiaz bibratzeaz gain, beste maiztasun batzuez bibratzen dute. Horren ondorioz, pertsonen ahotsak desberdin identifikatzen dira; beraz, purua ez den soinua harmonikoz osatzen da.
  • Iraupena: Soinuak irauten duen denbora (luzea edo laburra).

Abiadura, higidura eta indarra

Zer da abiadura?

Igarotako denborarekin alderatuta zerbait nola gertatu den adierazteko erabiltzen dugun kontzeptua da. Gure kasuan, objektu baten kokapen-aldaketarekin erlazionatzen da.

Adierazpen matematikoa: Abiadura (v) = Espazioa (e) / Denbora (t).
Unitateak: m/s, km/h.

Abiaduraren ikuspuntutik

  • Batez besteko abiadura: Jatorri batetik helmuga batera dagoen distantzia zati bide hori egiteko behar izan den denbora totala egitearen emaitza da.
  • Aldiuneko abiadura: Neurgailu bidez une bakoitzean jakiten dena.

Higidura eta indarra

Higidura: Denborak aurrera egin ahala, gorputz batek finkotzat dugun erreferentzia-sistemarekin alderatuta egiten duen posizio-aldaketa da.

Indarra: Gorputz desberdinen artean sorturiko interakzioak dira, gorputzen abiaduran aldaketak edo gorputzen deformazioak sortzen dituztenak.

Entradas relacionadas: